publizitateaORDOKI 450X90publizitateaSalazones Udana (450x90pixel)

larunbata, 2012ko maiatzaren 19a

ttipi-ttapa

Toki Ona Bortziriak saskibaloi taldea etxean liga irabazten saiatuko da asteburuan.

Toki Ona Bortziriak saskibaloi taldea etxean liga irabazten saiatuko da asteburuan.

KIROLA | SASKIBALOIA

Nafarroako senior mailako lauko finala asteburuan jokatuko da Beran

Toki-Ona Bortziriak taldea lehenbizikoa izan da 1. maila autonomikoko ligan eta orain txapela jantzi nahi du etxean

Bera | 2012-05-18 | 07:54

Kirol hitzordu garrantzitsuak izanen dira asteburu honetan Beran. Hasteko, Toki Ona kiroldegiak Nafarroako senior gizonezkoen lehen maila autonomikoko lauko finala hartuko du. Larunbat arratsaldean finalerdiak jokatuko dira eta igande goizean finala eta hirugarren posturako lehia. Finalerdi bakoitzaren aitzinetik Aurreskua dantzatuko da eta partiduetako atsedenaldietan, jaurtiketa lehiaketak, abilidade probak eta dantzak izanen dira. Toki Ona Bortziriak taldea lehenbizikoa izan da liga arruntean, 21 garaipenekin eta soilik 3 partida galduta. Aipatzekoa da, seniorrak ez ezik, kategoria ttikiagoetan ere denboraldi bikaina egin duela Toki Ona Bortziriak saskibaloi taldeak. Honela, kadete mailako neskak ligako txapeldun izan dira eta kadete mailako mutikoak eta infantil mailako neskak azpitxapeldun.

Bertze aldetik, Gure Txokoako areto-futbol taldeak Euskal Ligara igotzeko fasearen lehen partida ere larunbat arratsaldeko 15:00etan jokatuko du. Partida hori irabaziz gero, finalera sailkatzeaz gain, Euskal Ligara igotzea lortuko du.

GIZARTEA

Lesakako igerilekuarekin bat turismo kanpainaren berri eman dute

Xeberiano Txoperena, Paki Ibarburu eta Ana Pikabea, kanpainaren aurkezpenean.

Lesaka | 2012-05-18 | 13:09

“Lesakako igerilekuarekin bat” turismo kanpainaren berri eman dute maiatzaren 18an, ortziral goizean. Kanpaina honekin, Bortzirietako hotel, landetxe eta aterpeekin elkarlana egin nahi du Lesakako udal igerilekuak eta kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan ostatu hartzen dutenek, prezio bereziak izanen dituzte igerilekura sartzerakoan udako egun guzietan eta negu denboraldiko asteburuetan. Ikusi bideoa

KIROLA -> PILOTA

Doneztebe eta Bera aurrez aurre izanen dira Nafarroako Herriarteko txapelketan

Doneztebe | 2012-05-18 | 09:29

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan eta Doneztebe eta Bera aurrez aurre izanen dira maiatzaren 19an, larunbat goizeko 10:00etatik aitzinera, Doneztebeko pilotalekuan.

GIZARTEA

Tolosako Nafarroaren Egunera baztandarrak gonbidatu dituzte

Baztan | 2012-05-18 | 08:15

Nafarroako konkistaren 500. urteurrena dela­ eta, besta egun haundia antolatu dute Tolosan (Gipuzkoa) maiatzaren 26rako eta baztandarrak gonbidatu egin dituzte. Gainera, goizean Tolosako udaletxean Baztango Udalari eta Amaiurko herriari harrera eginen diote eta ondotik, haur parke bati Amaiur parkea paratuko diote izena.

KIROLA

Gazte mailako Urrezko Aizkolariak txapelketako bi saio jokatuko dira igande eguerdian Urrozen

Urroz | 2012-05-18 | 07:46

Urrezko Aizkolariak – Eusko Label banakako aizkora txapelketako bi saio jokatuko dira maiatzaren 20an, igande eguerdiko 12:00etatik aitzinera Urrozen. Hain zuzen, gazteenen kategorietan, 23 eta 19 urtez beheitiko mailetako finalerdietan sartuko diren azken aizkolariak erabakiko dira.

GIZARTEA

Naia Lacroix senpertarra gose greban dela-eta hainbat mobilizazio deitu dituzte

Senpere | 2012-05-17 | 13:53

Naia Lacroix senpertarra isolamenduaren aurkako borrokan gose greban dago, Fresnesko euskal preso politikoekin batera. Egoera aldatzen ez bada, maiatzaren 23tik aitzinera egarri grebari ere ekinen dio. Egoeraren larritasuna ikusirik, hainbat mobilizazio iragarri dituzte.

GIZARTEA

Gizarte hezitzailea kontratatzeko deialdia egin du Malerrekako Mankomunitateak

Malerreka | 2012-05-17 | 09:17

Gizarte hezitzaile bat lanaldi erdian kontratatzeko deialdia egin du Malerrekako Mankomunitateak eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ekainaren 4ra arte izanen da aukera eta interesatuek Mankomunitatean egin beharko dute.

KIROLA -> TRIATLOIA

Bixente Igartzabal eta Alejo Sarobe lesakarrak ongi ibili dira Ecotrimad Triatloian

Alejo Sarobe eta Bixente Igartzabal, proba bukatu ondotik.

Lesaka | 2012-05-17 | 09:42

Maiatzaren 12an, joan den larunbatean jokatu zen Madrilgo Buitrago de Lozoya herrian II. Ecotrimad, Espainiako distantzia ertain eta luzeko Triatloi txapelketarako sailkatzeko eta estatuko rankingerako puntuagarria zen proba. Lesakako Beti Gazteko Bixente Igartzabalek eta Alejo Sarobek ere parte hartu zuten.

GIZARTEA

Nafarroako Mendialdeko turismo sektorea aztertu da “Kalitatearen konpromisoa” bete dutenentzat

Eskualdea | 2012-05-17 | 08:57

Nafarroako Mendialdeko Turismo Kalitaterako Mahaia Cederna Garalur Elkarteak Antsoainen duen bulegoan elkartu zen maiatzaren 9an, Jarduera Onen Eskuliburuen ebaluazio-txostenak baloratze aldera.

GIZARTEA

Nafarroako Euskararen Mediatekak funtsak osatu ditu Xaloa Telebistaren grabazioen bidez

Xaloa Telebistako Ioseba Igarabide eta Euskarabideko Maximino Gómez, hitzarmena sinatzen.

Baztan | 2012-05-16 | 08:02

Nafarroako Euskararen Mediatekaren funtsa Xaloa kultur-elkartearen artxiboko 80 orduko ikus-entzunezko grabazioen bidez osatu dute. Materiala euskaraz da, Baztango dialektoan.

GIZARTEA

25. urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu du Lesakako Arrano elkarteak

Lesaka | 2012-05-16 | 08:23

Lesakako Arrano elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu ditu. Inauterietan, mozorrotzeko gai bat aukeratu eta elkarrekin kalejira eta bazkaria egin ondotik, maiatzaren 19an barrikotea eginen da.

GIZARTEA

Elizondoko bestetarako kartel lehiaketarako lanak aurkezten ahal dira dagoeneko

Elizondo | 2012-05-14 | 09:44

Elizondoko herriak Santiago bestak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du hirugarren urtez. Lehiaketa irekia da eta partehartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete. Lehiakideek beren sobreak Elizondoko Herriko Etxeko buzoian sartu beharko dituzte edo Baztango udaleko harreran utzi ekainaren 1eko eguerdiko 12:00ak baino lehen. Sobre hauek posta arruntez bidaltzekotan, maiatzaren 28a baino lehen igorri beharko dira.

KIROLA

Maiatzaren 20an eginen da Arantza inguratuko duen Mendi Itzulia

Arantza | 2012-05-18 | 07:50

Bertze urte batez, ailegatu da Arantza gainez gain ezagutzeko aukera ematen duen mendi itzu­lia. Ekaitza Elkarteak antolatutako Aran­tzako Men­di Itzulia maiatzaren 20an eginen da. Bi urtetik behin egiten da eta alditik aldira gero eta arra­kasta haundiagoa lortzen ari da. Duela bi urte, adibi­dez, markak hau­tsiz, 704 lagunek egin zuten mendi itzulia.

GIZARTEA

Kooperatiben inguruko zikloa antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak

Bera | 2012-05-18 | 07:38

Kooperatiba desberdinen inguruko zikloa eginen dute Berako Kaxerna Gaztetxean. Hasteko, maiatzaren 20an, igande arratsaldeko 19:00etan The Take (La Toma) bideo emanaldia eskainiko da gazteleraz.

GIZARTEA

Ekainaren 2an Santurtzin ospatuko den Mintza Egunerako autobusa antolatu da eskualdetik

Eskualdea | 2012-05-18 | 10:37

Heldu den ekainaren 2an, Santurtzin, Euskal Herrian mintzapraktika taldeetan ari diren lagunen eguna ospatuko da: Mintza Eguna 2012. Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako solaslagunek autobusa antolatu dute hara joateko, eta debaldekoa izanen da.

KULTURA

Ekitaldiz gainezka dator Leitzako XXXV. Kultur Aroa

Iaz bezala, aurten ere hitzaldi interesgarriak antolatu dira.

Leitza | 2012-05-17 | 08:08

Hastear da Leitzako XXXV. Kultur Aroa. 35 urte Leitzako­Kultur Taldeak, gaur egun ALKE, kultur jarduerak eta egitarauak lantzen eta eskaintzen. Lehen eta orain ere dozenaka boluntarioen lanari esker eta herritarren laguntzarekin osatu da egitarau zabala.

GIZARTEA

"Goazen Plazara" elkarretaratzearekin batera hainbat ekitaldi eginen dira larunbatean herrietako plazetan

Eskualdea | 2012-05-17 | 09:06

Plazak bete kartzelak hustutzeko helburuarekin Herrira mugimenduak maiatzaren 19rako deitutako Goazen plazara ekimenarekin bat eginez, plazako kontzentrazioetaz gain, hainbat ekitaldi eginen dira larunbatean eskualdeko herrietako plazetan.

KULTURA

˝Gure bide galduak˝ antzezlana ikusgai izanen da Beran larunbatean

Dejabu taldearen antzezlanak Donostia Antzerki Saria irabazi du berriki.

Bera | 2012-05-17 | 08:18

Berako Euskara Batzordeak urtero antolatzen du antzerki emanaldi bat, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin. Aurten Gure bide galduak antzezlana eskainiko du larunbat arratseko 22:00etatik aitzinera Kultur Etxean, Dejabu konpainiaren eskutik. Berriki lan honek XII. Donostia Antzerki Saria jaso du.

GIZARTEA

Berako Zahar Etxekoek Loiolako basilika bixitatu zuten

Berako San Jose Zahar Etxeko bizilagunak eta boluntarioak Loiolako basilikaren atarian.

Bera | 2012-05-17 | 07:57

Berako San Jose zahar etxetik arratsalde alternatibo bat pasatzeko asmoz, Azpeitian dagoen Loiolako San Inazio basilikara irteera egin zuten maiatzaren 13an, igandean, eta ondotik, Gipuzkoako kostaldeaz gozatzeko modua izan zuten, eguraldi bikaina lagun.

POLITIKA

Legealdia akitu bitartean Baztango zinegotzi lanean segituko duela jakinarazi du NABai 2011ko Maite Iturrek

Asun Fernandez de Garaialde parlamentariak babesa eman zion Maite Iturreri maiatzaren 15eko agerraldian.

Baztan | 2012-05-16 | 08:13

Aitzineko prentsa ohar batean jakinarazi zuen bezalaxe, Pello Iriartek dimititu eta gero zinegotzi kargua «erantzunkizun eta koherentzia politiko printzipioetan oinarrituta» hartu duela jakinarazi du Maite Iturre, Baztango Nafarroa Bai 2011ko zinegotziak, maiatzaren 15ean eskainitako prentsaurrekoan.

KULTURA

Agoizko koro ttikiaren 25. urteurrenean kantatu du Elizondokoak

Elizondoko koro ttikiak emanaldia eskaini zuen larunbatean Agoitzen.

Baztan | 2012-05-16 | 08:21

Elizondoko koro ttikia maiatzaren 12an, larunbatean Agoitzen kantari aritu zen, Agoizko San Migel koro ttikiaren 25. urteurrena dela eta. Agoiztarrak eta baztandarrekin batera Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako abesbatzak kontzertua eskaini zuten.

GIZARTEA

'Berako Oihua' aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik da

Bera | 2012-05-15 | 07:56

Urteroko moduan, Sanesteban besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatzeko deia egin dute Berako Kultur Batzordetik.

Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza Banca Cívica