Ttipi Txartela

«Kotxeak aldatu diren neurrian aldatu dugu lan egiteko modua»

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 27a, 08:00

1980an ireki zuten Sansiñena garajea Elizondoko herrigunean, «baina Sansiñena anaiek bazuten lehenagotik ere tailerra». Gurasoen pausoak segituz ari dira gaur egun lanean bertan, baina «kotxeak aldatu diren neurrian aldatu da lan egiteko modua: makineria, ordenadoreak, berrikuntzak… lan fisikoa bada ere, aunitz aldatu da».

Edozein markako kotxe, traktore eta kamioi ttikirekin egiten dute lan. «Orain, adibidez, traktore denboraldia hasi da eta konponketa mekanikoak, estalki aldaketak… eta horrelako lanak egiten ditugu». Horrez gain, bigarren eskuko autoen salmenta dute.

Tailerra ongi doa, «lana badugu eta ez gara kexu. Jendeak etortzen segitzen du eta eskertzekoa da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun