Bestak 2024

Esku pilota eta erremonte partidak izanen dituzte Iruritako bestetan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 26a, 16:00

Aspe pilotako jokalariak eta Udaberriko Nafarroako Erremonte Txapelketako partida izanen dute maiatzaren 9an. Sarrerak salgai daude 25 eurotan

Iruritako Gazte Elkarteak pilota jaialdia antolatu du bertze behin herriko bestetarako, eta bi partida izanen dituzte maiatzaren 9an, ortzeguna, 18:00etan Aranabia pilotalekuan. Hasteko Aspeko binakako partida izanen dute: P. Etxeberria eta Gaskue, De la Fuente eta Rezustaren kontra. Ondotik, Udaberriko Nafarroako Erremonte Txapelketako saioa izanen dute, Sagaseta eta Ion, Iturregi eta Otanoren kontra.

Jaialdiko sarrerak salgai daude dagoeneko, Iruritako Olarin eta Gizarte Bilgunean eta Elizondoko Mendin, 25 eurotan. Gainera, egun berean txartela leihatilan erosteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun