579 langabetu zeuden apiril hondarrean Doneztebeko enplegu bulegoan izena emanak

Ttipi-Ttapa mai 08, 10:00 Mendialdea

Martxoan baino hamar guttiago dira

579 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak apiril hondarrean, martxoan baino hamar guttiago. Langabetu gehien duen zerbitzuen arloan hamar langabetu guttiago daude apirilean (429). Industria arloan, aldiz, hiru langabetu gehiago zeuden apiril hondarrean (83) eta eraikuntza arloan mantendu da langabetu kopurua (30). Nekazaritza-abeltzaintza arloan, berriz, bi langabetu gehiago zeuden (12). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean bortz langabetu guttiago zeuden (25). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Kontzejua ez desagertzeko sinadura bilketa abiatu dute Narbarten

Ttipi-Ttapa mai 03 Bertizarana   Narbarte

Azken bi hauteskundeetan Narbarteko kontzejua osatzeko zerrendarik aurkeztu ez dela ikusita, Nafarroako Gobernuak kontzejua desagertzeko espedienteari hasiera eman dio. Alegazioak aurkezteko epea zabaldua da eta horren barrenean, herritarrak sinadurak biltzen hasi dira, «orain daudenek segitzeko asmoa dutelako, herria kontzejurik gabe gelditzea ez dutelako nahi».