Egin dizkiguzuen galderen erantzunak ikusiko dituzu atal honetan.
*Hontan edo honetan?

Ttipi-Ttapa mai 12 Mendialdea

Erakusleei buruzko zehaztapen batzuk bildu ditu TTIPI-TTAPAk aldi honetan Euskararen Txokoan. Euskaltzaindiaren arabera, desegokiak dira honako forma hauek: *hontan, *hontatik, *hontako, *hortan, *hortatik, *hortako… Honela behar dute: honetan, honetatik, honetako, horretan, horretatik, horretako...