'Urrats gaua' antolatu du Sarako Etxola gaztetxeak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 7a, 16:00

Bad Sound System taldearena izanen da kontzertuetako bat.

Igandean ospatuko dute Senpeko aintziran Herri Urrats, eta bezperarako 'Urrats gaua' izeneko gaualdia antolatu du Saran Etxola gaztetxeak. Ixtaklok elektrotxaranga, Karma, Txapelpunk eta Bad Sound taldeak ariko dira 18:30ean hasita.  

Gaualdia herriko plazan izanen da eta sartzeak 10 euroko prezioa du. Gainera, taloak eta edatekoa erosteko parada ere izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun