Laxoa txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 3a, 14:00

Laxoa txapelketako hirugarren jardunaldia ikusteko aukera izanen da asteburu honetan.

Lehenbiziko bi jardunaldien ondotik, Oiz A eta Arraioz Sagardia daude sailkapen buruan, bi partidak irabazi dituzten bakarrak baitira

Aitzinera doa Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako 44. Laxoa txapelketa. Orain arte jokatutako bi jardunalditako bi partidak irabazi dituzten talde bakarrak Oiz A eta Arrioz Sagardia dira eta, hortaz, sailkapen buruan daude.

Bigarren jardunaldian, hain zuzen, Arraioz Sagardak 9-7 irabazi zion Doneztebe Apeztegiari eta oiztarren arteko partidan, A taldeak 2-9 irabazi zion B taldeari. Doneztebarren arteko lehian, The Moment taldeak 5-9 irabazi zion Menditxuriri. Jardunaldiko laugarren partida, Irurita Migelene eta Doneztebe Titiren artekoa, etxekoek 6-3 irabazten ari zirela utzi behar izan zuten igandean, euriagatik, baina asteartean segitu zuten eta doneztebarrek markagailua iraultzea lortu zuten (8-9).

 

Hirugarren jardunaldia asteburuan

Asteburu honetan hirugarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte.

  • Doneztebe The Moment – Donezebe Titi, larunbatean 11:00etan.
  • Doneztebe Menditxuri – Oiz A, igandean 17:00etan.
  • Irurita Migelene-Doneztebe Apeztegia, igandean 17:00etan (Iruritak bere etxeko partidak Arraiozko plazan jokatuko ditu).
  • Oiz B – Arraioz Sagardia, igandean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun