Hileroko ateraldiak egiten hasi da berriz ere Sunbillako mendizale taldea

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 1a, 15:00

Itzaga mendira igo ziren igandean Sunbillako mendizale taldekoak.

Berriki arte egiten zen bezala eta Sunbillako mendi taldeari bultzada bat emateko intentzioz, lagun talde bat hileroko igande batez mendi ateraldian antolatzen hasiak dira. Lehena igandean, apirilaren 28an, egin zuten. Hasiera batean Adira joatekoak ziren baina denbora iragarpenarengatik Itzagara joatea erabaki zuten. Argazkia: Juan Tomas Latasa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun