Urtaro aldaketa festarako aitzakia izanen da beste urte batez herrian. Festa batzordeak egun osoko festa antolatu du apirileko azken larunbaterako. Tartean, bazkaria izanen dute eta txartelak Leitzarra eta Peritza tabernetan jarri dituzte salgai. Apirilaren 24ra arte egonen dira eskuragarri. Helduek 28 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 16 euro.
Azkeneko urteetan bezalaxe, Sarayola catering enpresa arduratuko da bazkaria zerbitzatzeaz. Bazkaritarako entsaladilla errusiarra, otarrainxkak baratxuriarekin, arrainez betetako piperrak, ukondo errea, sorbetea edo goxua izanen dituzte helduek, edaria, kafea eta kopa barne. Haurrek, berriz, kroketak eta nuggetak, albondigak eta danoninoa.