Espainiako trial Kopan lider segitzen du Uxuri Portuk Cambrilsen irabazi eta gero

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 7a, 12:30

Uxuri Portu lesakarra podiumaren goitiko koxkan Cambrilsen. Espainiako kopako lidergoa sendotu zuen igandean Katalunian.

Igandean jokatutako proban gailendu zen lesakarra 9-11 urteko nesken artean eta Xabier Valverde laugarren izan zen kadete mailan

Espainiako trial koparako baliagarria zen bigarren proba jokatu zen igandean Cambrilseko portuko espigoi edo kai-muturrean. Hondartzako hareak gogortasuna ematen dio Cambrilseko proba honi eta meritu handiko garaipena lortu zuen Lesaka Trialeko Uxuri Portuk, 9 eta 11 urte arteko nesketan. Honela, Espainiako kopako lidergoa sendotu zuen. Kadete mailan aritu zen Xabier Valverde taldekidea eta laugarren izan zen.

Xabier Valverde Cambrilsen lanean. Laugarren izan zen kadete mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun