Berako bestak antolatzeko lehendabiziko bilera heldu den asteartean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 8a, 13:00

Abuztuaren 2tik 6ra ospatzen dituzte beratarrek sanesteban bestak. Hilabeteak falta dira oraindik, baina, dagoeneko prestatzen hasteko garaia ailegatu da. Horretarako, martxoaren 12an, heldu den asteartea Beralandetan elkartuko dira 18:30ean. Herritar denak deitu dituzte bilerara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun