Inauteriak 2024

285 parte hartzaile baino gehiago Inudeen eta Artzainen desfilean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 12a, 12:00

Inoiz baino parte hartzaile gehiago izan zituen atzo Inudeen eta Artzainen desfileak. 112 bikote aritu ziren dantzan, eta konpartsan ere jende aunitz atera zen, denera 285 parte hartzaile inguru.

Gure Txokoa Dantza Taldeak Rosa Mari eta Jose Antonio Totono Errandonea omendu zituen, eta beraiek izan ziren Aita Joxepe. Zehazki, Rosa Mari izan zen Aita Joxepe eta Totono bere laguntzailea.

Eguerdiko dantzen ondotik, arratsaldean izan zuen segida bestak, bazkariaren ondotik berriz ere dantzara atera baitziren.

Gaur segida izanen da inauterietako azkeneko eguna Beran. Goizean zingar arroltze eskea egiten ari dira baserrietan, eta eguerditik aitzinera karrozak ibiliko dira Altzate karrikaren inguruan. Inauteriak borobiltzeko, 18:00etan Bidez Batez taldearekin erromeria izanen da Toki Onako estalpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun