Baztango Talde Feministak asteburu feminista antolatu du larunbatean eta igandean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 30a, 09:00

Mejillon Tigre kolektiboaren ikuskizuna izanen dute igandean Amaiurren. Argazkia: Kronika.eus.

Bertso bazkariko txartelak gaur arte erosten ahalko dira Txokoton, Zubi puntan eta Anizen

Maiatzaren 4an, larunbata, bertso bazkari feminista eginen dute Anizko elkartean 14:30ean. Alazne Untxalo eta Maddi Ane Txoperena izanen dira kantari eta txartelak salgai daude, 25 eurotan, Txokoton, Zubi puntan eta Anizen gaur arte

Biharamunean, maiatzaren 5ean, Mejillon Tigre kolektiboaren emanaldia izanen da Amaiurren. Otsondo gelan 19:00etan aurkeztuko dute ikuskizuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun