

Eskualdea. -- Endarlatsako zubi berriaren bi arku erdiak elkartu dituzte astearte eguerdian. Ekitaldiaren garrantzi sinbolikoa azpimarratzeko, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea eta Juan Jose Ibarretxe Euskadikoa izanen dira ekitaldian, Gipuzkoako Diputazioko, Nafarroako Gobernuko eta inguruko herrietako udal ordezkariekin batera.
Zubi berriak ikusmin handia sortu du, izan ere, ez du errekan pilarerik izanen. Zubiko lan hau egitea Gipuzkoako Diputazioari dagokio, nahiz eta Nafarroako Gobernuak lanen erdia, 9,8 milioi euro ordainduko duen. Bi arku erdiak lotzeko lan hau zailtasun tekniko handikoa da eta 24 ordu baino gehiago beharko dira gu...[+] Sigue...
Lesaka. -- Asteartean, azaroaren 18an, “Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko Zerbitzua” izeneko Enplegu tailerraren amaiera ekitaldia egin da Lesakako Antoiu [+] Sigue...
Bertiz. -- Bertiz Turismo Partzuergoak, asteazken honetan, azaroak 19, Oieregiko Bertizko Jaurerriko Natur Parkean Landa Turismo arloko mikroenpresak eta langile[+] Sigue...
Doneztebe. -- Erreka elkarteak zazpigarren urtez antolatu du eskuz binakako pilota txapelketa. Urtero bezala, zazpi kategoriatan banatuko dira partehartzaileak: ben[+] Sigue...
Bortziriak. -- Bortzirietako eskuz binakako zortzigarren txapelketako jardunaldi berri bat burutu zen asteburuan eta kategoria aunitzetan finalerdiak jokatu ziren. B[+] Sigue...
Doneztebe. -- Bidasoaldean, udazkeneko bigarren feria iraganen da ortziralean Donezteben. Goizean, merkatuko plazan aziendak ikusteko eta erosteko aukera izanen da. Lehen baino azienda guttiago izaten bada ere, eskerrak eskualdeko tratante batzuei, oraindik kalitatezko buruak ikus daitezke, batez ere behietan. Bordatxo zegoeneko aparkalekuan, nekazaritzako tresna berrienen erakusketa ikusgai izanen da marka han...[+] Sigue...

Doneztebe. -- Eskualdeko lehenbizikoetarikoa izan zen Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak eta egoerak hala eskatuta, bizitasun haundiarekin egin zituen lehen urratsak. 2006ko urtarrilean lehen hartu-emanak izan eta urte horretako maiatzerako elkartea lanean ari zen. Merkataritza aldetik indartsua izan da betidanik Doneztebe, Malerrekako gainerako herri ttikien bilgune. Eta hala izaten segitzeko sortu zen Elkartea. Helburu horrekin dihardu oraindik ere, “eskualdean erreferente izan eta jendea erosketak egitera kanpora joateko beharrik ez duela konturatzeko”. Hori azpimarratu digu Elena Eraso Doneztebarrak Merkatarien Elkarteko lehendakari berriak. Ez da Eraso hasieratik elkarteak izan duen lehendakaria. Bera berria da, duela sei hilabete izendatu baitzuten lehendakari, elkarteak bi urte egin zituenean eta zuzendaritza berria izendatzea tokatu zenean. Berarekin batera, Maite Ibarrola izendatu zuten le...[+] Sigue...
Lesaka. -- Azaroak 19 asteazkena
17:00 musika eskolaren kontzertua
18:00 trikitilariek kalejira eginen dute
18:00 Beti Gaztek antolatutako ajoarriero txapelketari hasiera emanen zaio.
Bikote bakoitzak 2 kilo bakailao ekarri beharko ditu. Elkarteak 40 euro emanen dizkio bikote bakoitzari. bikote bakoitzak gas-sukaldea,
kazula, zartagina eta behar dituen tresnak eraman b...[+] Sigue...
Lesaka. -- “Herria bizirik mantendu; norbere negozioan segitzeko motibazioa indartzea; prestakuntza eta informazio gehiago edukitzea eta sortzen diren arazoei elkarrekin aitzin egitea”. Lau helburu eta elkarte bakarra. Duela bi urte sortu zen Lesakako Zerbitzuen Elkartea, eta hasiera-hasieratik horiexek izan dira finkatu dituzten helburuak. 2006ko azaroan hasi ziren elkartzen eta hilabete batzuk beranduago ...[+] Sigue...
Eskualdea. -- 22 urte luze joan dira Nafarroako Parlamentuak Vascuencearen legea onartu eta Nafarroa hiru eskualdetan banatu zuenetik. 22 urte luze, beraz, euskal hiztunen eta nafar guztien hizkuntza eskubideak urratuz. 22 urte horietan lege horren emaitza aski ezaguna zaigu euskaldunoi: euskaraz ikasteko ezintasuna, isunak, euskarari zuzendutako dirulaguntzen murrizketa, administrazioarekin harremanak euskar...[+] Sigue...
Eskualdea. --
Leitzako festetako aldizkarian, Aralarrek ateratako idatziari segida bat emateko, gure identitatea defendatzen duenari, bestelakoak eta bi esaterako ausartu zineten, herri mobilizatzen, Herri Plataforma eta ondorenikurrina batzordea.
Oraingo Udalean errepresentaziorik ezean, egoera aprobetxatuz esandakoa irenstearen konplize izatea demostratzen ari zarete. Orain ez al duzue herri kontsultar...[+] Sigue...

Sara. -- • Duela gutti izendatu zuten Mattin Oronoz Sarako Gaztetxeko lehendakari, eta sartu berria bada ere, Gaztetxea eta gazteak euskalduntzeko gogoz dago.
• Iparraldeko eta Hegoaldeko bertze gazteekin batera, hilaren 29an Saran eginen den Gazte Eguna da orain eskuartean duten proiektu nagusia.
• Oraingoz, Sara, Arantza, Bera, Lesaka, Azkaine, Urruña, Kanbo, Donamaria, Donibane Lohizune eta Elizondoko gazteek hartuko dute parte, baina ekimena gazte euskaldun guztiei zabaldu diete.
Lan haundia da baina nahiko aitzineratuak doaz. Lana batez ere zer behar den pentsatzeak ematen du, material guztia biltzeak... Gauza anitz dira. Gaztetxeen artean lehen aldiz eginen da Iparraldean horrelako egun bat eta ahal bezain hobekien ateratzea nahi dugu.
Duela hilabete batzuk hasi ginen. Emili Leizagoien, lehenagoko lehendakaria, Hegoaldeko gazteen bilkura batera joan zen eta han gaz...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Biztanleria gero eta zaharragoa da. Geroz eta gazte guttiago dago; bizi-itxaropena gero eta luzeagoa da eta adineko aunitz dago. Datuek ere hala erakusten dute: Baztanen, Urdazubin eta Zugarramurdin, biztanleriaren %23 inguru 65 urtetik goitikoa da; Bortzirietan, berriz, populazioaren %18 inguruk 65 urte baino gehiago ditu eta Malerrekan ere datuak adierazgarriak dira: biztanleriaren %18 baino geh...[+] Sigue...
Baztan. --
Antza denez, Baztango Udala krisi garaian inoiz baino erosoago sentitzen da baztandarron dirua xahutzen.
Orain dela hilabete batzuk Elizondo hiri garrantzitsu bat zela sinestarazi nahi izan ziguten. Zergatik bestela autoa aparkatzeko ordaintzera behartu? Iruñean, Donostian, Bilbon... eremu urdinagatik diru sarrera ederra lortzen dute. Dirudienez Elizondon ez da gauza bera gertatzen, abian...[+] Sigue...
Lesaka. -- Joan den apirilean, Lesakako Euskara Batzordeak bilera zabala deitu zuen gogoeta egiteko. Zein dira euskararen beharrak Lesakan? Horretarako zer egiten ahal da? Gisako galderei erantzuten saiatu ginen. Batzorde honen egiteko nagusia euskararen erabilera sustatzea izanen zela erabaki genuen. Arlo guztietan eragin behar dela jakina da. Baina guztia batera ezin denez egin, lehentasunak finkatu eta ...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Behin eta berriz laguntza exijitu arren, alferrik. Aurrekontu murrizketa aitzakia hartuta, euskara erabiltzen duten hedabideek ez dute dirulaguntzarik jaso oraindik aurten, eta itxura guztien arabera, ez dute jasoko. Urtea bukatzeko bi hilabete eskas gelditzen direnean, hedabideetan euskara erabiltzeko onartutako partidak blokeatuta segitzen baitu. Nafarroako Gobernuak 2008ko aurrekontuetan hedabi...[+] Sigue...
Bera. --
Azaroaren 28an bukatuko da kirol eta kultur ekitaldiak antolatzeko Udalak banatuko dituen dirulaguntzak eskatzeko epea.
Kirol arloari dagokionean, bi dirulaguntza mota banatuko ditu Udalak: denboraldi luzez irauten duten kirol jardueretara bideratuak –liga bat, urte osoko mendi ateraldiak...– eta egun bateko kirol ekitaldietarako –mendi maratoiak, Lizuniagako Igoera…–. Iraupena duten jardu...[+] Sigue...
Bera. -- Giro ederrean joan zen urriaren 26an egin zen Lurraren Egunaren XXII. edizioa. Aitzineko egunean, berriz, Lizuniagako Igoera eta Barazkiopil Lehiaketa egin ziren. Azken honetan, epaimahaiak zortzi plateren artean, Xiziriak taldearena aukeratu zuen. Lurraren Egunean, Euskal herritik etorritako 60 artisauen lanak ikusteaz gain, 22 baserritako produktuak ere ikus ahal izan ziren. Tartean, Labiaga...[+] Sigue...
Lesaka. -- Herriko bide publikoen inbentarioak katastroan eragin dituen aldaketak jendaurrean paratu ditu Udalak ikusgai. Udalak 2005eko maiatzaren 18an onetsi zuen herriko bide publikoen inbentarioa behin betikoz eta inbentario hau katastrora pasatu da. Hala, katastroko lur-sail batzuk ukitu egin dira, eta aldaketa horiek Herriko Etxeko Pleno Aretoa daude. Azaroaren 27a bitarte hor egonen dira, 8:30etik 1...[+] Sigue...
Bera. -- Azaroaren 7an eman zitzaion hasiera aurtengo Kafe Atzerki Zikloari. X. edizioa da eta oraindik bertze bi saio gelditzen dira. Alde batetik, ortziral honetan, hilak 14, Lixoia ostatuan Euskera sencilloaren manifestua antzezlana eskainiko du Bikoteatroa taldeak. 22:00etan hasiko da. Bertzetik, azaroaren 23an, igandearekin, Greban gaude ikuskizuna eskainiko du Lakrikun Antzerki Taldeak. Lagun Haun...[+] Sigue...
Bera. -- Santa Zezilia Eguna dela-eta, emanaldi berezia eskainiko dute hurrengo asteartean, azaroak 18, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek. 17:30ean hasiko da saioa musika eskolan....[+] Sigue...
Lesaka. -- Urriaren 31n inauguratu zuten Burdinaren Zentroa, komentuko beheitian. Ekitaldira, Lesakako eta Bortzirietako udal ordezkariak agertu ziren, baita Cederna-Garalur, Nafarroako Kutxa, Arcelor Mittal eta bertze erakundetakoak ere. Hasteko, Koldo Erkizia alkateak hartu zuen hitza. Berak aipatu zuenez, Udalak urte batzuk daramatza bere ondarea, kultura eta historia garatzen. Lan horren adibide gisar...[+] Sigue...
Lesaka. -- Lizarrako Mertxe eta Susanak (urdinez) 30 eta 23 irabazi zieten Iruritako Edurne Argain eta Lizarrako Kristinari azaroaren 1ean jokatu zen Arkupe Elkarteko paleta goma txapelketaren finalean. Hirugarren posturako lehian ere, Lizarrako Dolo eta Maitek 30 eta 28 irabazi zieten Orioko Ines eta Asuni....[+] Sigue...
Etxalar. --
Dagoeneko 18 urte pasa dira Landagain eskola ireki zenetik, baina azken urtetan jaiotako haur kopurua dela-eta, ikastetxea txiki geldituko zela aurreikusi zuten eskolako kontseiluak eta Udalak. Horregatik hainbat tramite burutu zituen Udalak eskola handitzeko. 2007ko udazkenean ekin zioten obrari, eta urtebete pasa ondotik, joan den urriaren 29an egin zen inagurazio ofiziala.
Inagurazi...[+] Sigue...
Etxalar. -- Herriko Etxea eta Arotzenea artean dagoen zatia moldatuko du Udalak. Obra hauek beharrezkoak dira, batetik, Arotzenearen kontra dagoen argindar transformadorea egoera txarrean eta leku desegokian dagoelako eta, bertzetik, Herriko Ostatuari aldagelak eta biltegia edukitzea exijitzen diolako Osasun departamentuak. Beraz, transformadore berria Herriko Etxearen kontra paratuko da eta biltegi berria ...[+] Sigue...
Etxalar. -- Hirugarren urtez segidan, sekulako giroa izan zen Kultur Egunen barne antolatutako bertso-saioan. Orio eta Bortzirietako bertsolariak elkarren kontra aritu ziren, saio desberdin eta originalean. Joseba Olagarai aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta sei bertsolarik erantzun behar izan zieten bere ariketa bereziei: Bortzirikoen taldean Ioar Tainta, Josu Sanjurjo eta Joxe Juan Zubieta Etxabe aritu z...[+] Sigue...
Igantzi. -- Arazoa ez da oraingoa, eta Udalak eta Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak behin baino gehiagotan adierazi izan dute neurri haundiko trasteak ez direla edozein tokitan utzi beharrekoak. Baina badirudi alferrik dela. Irisarri auzora sartzeko bidegurutzean gero eta hondakin gehiago ikusten dira, eta zabor-ontzietatik kanpo gainera. Batez ere etxetresnak, altzari zaharrak eta pneumatikoak d...[+] Sigue...
Lesaka. -- ttipi-ttapa Urriaren 25ean Lesakan egitekoak ziren ekimenak debekatu egin zituen Entzutegi Nazionalak, bai Sastrinera egitekoa zen mendi ateraldia eta bai Arranon egitekoa zen herri bazkaria ere. Kartelean amnistiaren ikurra eta presoen argazkiak agertzea izan omen zen debekuaren arrazoia. Ekimenak urtero egiten dira urrian, Ainara Fresneda eta Iñaki Fagoaga bi preso lesakarrak sasoi honetan espe...[+] Sigue...

Arantza. -- Joan dira aurtengo Kultur Egunak. Eguraldiari dagokionez hasierako eta bukaerako egunak zinez txarrak baldin baziren ere, tartekoa, Santu Guzien Eguna, aski eguraldi politarekin joan zen. Eta tira, eskertu genuen. Garai honetako ekitaldi guzien garrantzia guttietsi gabe, Baserritarren Egunak XIII. urtea egin du. Azoka edo merkatua bisitatzeko aro ederra izan zen. Giro ona eta jendetza! Bertako barazki, produktu, eskulan, azienda… herrikoen parte-hartzea haundia izan zen. 30tik gora postu zeuden Ekaitza Elkarteak antolatu egunean. Azienda eta bertzelako gaien erakusketa eta salmenta aintzat hartuta, herriko plazatik hasi eta frontoira bitarte ibilbide dastagarria izan zen. Nafarroako Kutxako egoitzan, bidean, aspaldiko argazkien erakusketa ere ikus zitekeen. Ekaitzako ostatu xokoan salda, pintxo eta edariak eskaini ziren. Postuen artean itzulixka eginez, larruzko pilotak egiten dituen ...[+] Sigue...
Arantza. -- Joan den astean Udalak plazaratutako bandoaren arabera, azienda buruak deklaratzeko epea ortziralean, azaroak 14, bukatuko da. Herriko Etxean egin beharko da, bulegoko ordutegian. ...[+] Sigue...
Arantza. -- Urrian herriko mendietan, Herriko Etxean eta Aterpean Udazken Loreak onddoen saioa grabatu zen. Igande ilunabarretan izaten da ETB1en eta baliteke, igande honetan, hilak 16, gure herria eta herritarrak agertzea. Azaroan eman beharra da eta badaezpada erne egon beharko dugu!...[+] Sigue...
Bortziriak. -- Bortzirietako enpresetan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin sortu zen Lan Munduko Batzordea. Hala, 2007ko irailean horretan hasi ziren lanean. Urtebete beranduago, Batzordeak orain arte egindakoaren balorazio bat egin du eta enpresen erantzuna beroegia ez dela izan ondoriozatatu du. Horrela adierazi zuen Lan Munduko Batzordeak azaroaren 4an Lesakan egindako prentsaurrekoan. Tamalgarrit...[+] Sigue...
Sunbilla. -- Eskolako Guraso Elkarteak kamisetak eta 2009ko egutegiak aterako ditu urte bukaerarako herrian saltzeko. Alde batetik, haur eta helduendako kamisetak izanen dira, baita jertseak ere, eta bertzetik, berriz, duela egun batzuk eskolako haurrei ateratako argazki batekin osatutako 2009 urterako egutegiak. Hasiera batean, kamisetak, jertseak nahiz egutegiak erosteko lehentasuna eskolako haur eta gurasoe...[+] Sigue...
Sunbilla. -- Joan den azaroaren 1an ETBko lehen kateko kamerak gure herrian izan ziren. Duela hilabete pare bat dei bat jaso zuten telebistatik eta onddoei buruzko Udazken Loreak izeneko saioan parte hartzeko proposamena luzatu zieten. Lau neska gazte, Natalia Arretxea, Izaro Altzuri, Itziar Aranbillet eta Goreti Antzizar eta beraiekin batera Jose Korta (Kote) elkartu ziren taldea egiteko eta bi egunez graba...[+] Sigue...
Sunbilla. -- Aitzineko alean iragarri bezala, Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Udazkeneko Biraren barne, larunbatean, hilak 15, Giltzarri Abesbatzak kontzertua eskainiko du Elizan 20:30etik aitzinera....[+] Sigue...
Doneztebe. -- Irakurzaletasuna bultzako asmoz, irakurketaren tailerra antolatu nahi dute Erreka gurasoek Donezteben. Bakarka zein taldean irakurtzea da helburua, eta irakurritakoa bertze batzuekin partekartzea. Tailerra astean ordu pare batez egiteko izanen litzateke. Interesatuek 680 947844ra deitu behar dute. Edo bertzela, errekagurasoak@terra.es helbidera idatzi. ...[+] Sigue...
Doneztebe. -- Udalak ez du oraindik behin betikoz onetsi Haur Eskola berriaren zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza. Hala erabaki zuen irailaren 30eko osoko bilkuran. Hasierako onespena 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen uztailaren 25ean, baina oraindik betiko araudirik ez onartzea erabaki dute....[+] Sigue...
Zubieta. -- Egun berezia izanen dute larunbatean, azaroak 15, Zubietan, Udalak Errotaren Eguna antolatu baitu Cederna-Garalur Elkartearen proposamena onartuz eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Ekitaldiak goizean hasiko dira. 11:00etan errotari buruzko hitzaldia izanen da Herriko Etxeko estalpean. Ondotik, errotarako egin den bideo berriaren aurkezpena eginen da. Gero, errotara bisita gidatua egin...[+] Sigue...
Malerreka. -- Inmigrazioari buruzko ipuin, argazki eta elkarrizketa lehiaketa antolatu du Malerrekako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Dagoneko lehiaketa zabalik da go eta azaroaren 28a bitarte lanak aurkezteko epea zabalik egonen da. Lanak Gizarte Zerbitzuen Doneztebeko egoitzan aurkeztu beharko dira. Behin lanak aurkeztuta, abenduaren 13an besta berezia eginen da eta lanak erakusteaz gain, sariak banatuk...[+] Sigue...
Doneztebe. -- Islama, guztion ondarea lelopean, xenofobia eta arrazismoaren aurkako erakusketa ikusgai dago Donezteben, Telletxea Altzarien lokal zaharrean. Azaroaren 3an zabaldu zuten eta ortziral honetan, azaroak 14, itxiko dute. Islamiar kulturaren Fundazioak egindako erakusketa hau Euskal Herriko hainbat herritan ibili da, eta Bidelagun Elkartearen bidez ailegatu da eskualdera. 36 panel eta zazpi mahai di...[+] Sigue...
Ituren. -- Urtero bezala Ibilntza Kultur Taldeak 2009ko urtarrilaren 5ean, Errege bezperan eginen den zozketarako boletoak salgai paratu ditu. Aurtengoan lehenengo saria zare eder bat izanen da, bigarrena bainuetxerako bi sarrera eta hirugarrena, bi lagunendako afaria Altxunea Erretegian. Zarea osatzen duten produktuak Ibintza Kultur Taldeak eta herriko denda eta ostatuek eskainiak izaten dira: Herriko Os...[+] Sigue...
Ituren. -- Malerrekako Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek inmigrazio programaren barrenean, Inmigrazioari buruzko Argazki, Elkarrizketa eta Ipuin lehiaketa antolatu du. Herriko eskolakoei ere deialdia zabaldu zieten, eta hala, eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek ipuin lehiaketan parte hartu dute. Guztira lau orrialde zituen istorioa osatu behar izan dute inmigrazioaren inguruan. Ipuin lehiaketa ...[+] Sigue...
Ituren. -- Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta Doneztebeko ferietan Nafarroako Bigarren Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko da. Han izanen da Ander Erasun aurtiztarra, Luis Mª Belarra, Manuel Kañamares, Juan Jose Erdozia eta David Amillanorekin batera. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat ebaki beharko dituzte. ...[+] Sigue...
Goizueta. -- Lehengo larunbateko Leani eta bere nesken sabel dantza erakustaldiak eta igandeko zaharren festak eta haurrentzako bideo proiekzioak hasiera distiratsua eman diote aurtengo Azaro Kulturalari. Hala ere, antolatzaileek, Kultur Taldekoek, alegia, esan digutenez, onena etortzear dago, ederra izanen baita Orioko Harribil Dantza Taldeak larunbat honetan eskainiko duena. 19:30ean goiko frontoian hasiko d...[+] Sigue...
Goizueta. -- Petrixenea, Haritziarra eta Deskarga parajeetako landaketak Berdabio Basogintza S.L.k eginen ditu. Bederatzi eskaintza jaso ziren Herriko Etxean, eta haietatik zazpien arteko puntu berdinketa suertatu zenez, zozketa bidez hartu zuen Udalak erabakia pleguan adierazten zen modura. 116.227 eurotan esleitu zaizkio landaketak aipatutako enpresari. ...[+] Sigue...
Goizueta. -- Titin III.aren pilota eskolak antolatutako txapelketaren finalak Adarraga frontoian jokatu ziren hilaren 1ean. Eta bertan bi herritar: Julen Arozena eta Iker Salaberria. Ez zuten zapelik herriratzea lortu oraingoan, baina oso pozik zeuden biak torneoan zehar egindako lanarekin. ...[+] Sigue...
Goizueta. -- Edozein larrialditarako erabil liteke dagoeneko Artzan inguruan egin berri den helipuertoa. Materiala Udalak ordaindu du eta eskulana larrialdietarako herriko boluntario taldeak egin du. ...[+] Sigue...
Areso. -- Auzo-bide, pista eta mendiko bideen erabilera arautzen duen ordenantza onartu du Udalak. Araudi horretan, landa-bideak kategoriatan banatu dira, eta hainbat debeku ere finkatu dira. Uztailaren 30eko udalbatzarrean onartu zuen ordenantza eta abuztuaren 27an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendeari zabalik egon ondotik, eta erreklamaziorik egon ez dela ikusita, behin betikoz onartu d...[+] Sigue...
Areso. -- Bukatzear daude elizako obrak. Urrian 24an, herriko alaba bat, eliztarra eta parrokiko parte-hartzaile garrantzitsua ezkontzen zela-eta, nahiko presaka azpiegitura lana gogorrak bukatu ziren: teilatua berritu, harria garbitu eta aurrealdea zuritu. Orain erretaula garbitu, eta argia, pintura eta zurarekin egin beharreko lan txiki batzuk falta dira. Eliza barrenean, berriz, zilarrezko bukaroak e...[+] Sigue...
Nafarroa. -- Nafarroako landa eremuan Interneterako sarbidea hobetzeko konponketak eginen direla adierazi dute Nafarroako Gobernuak eta Iberbanda enpresak. Abiadura bikoiztuko dutela iragarri dute, eta enpresetan zerbitzu berriak eskaini eta prezioak murriztuko dituztela. Nafarroako landa eremuko telekomunikazio sarea 90 tokitan dago eta horren bidez 262 herritara ailegatzen da. Gaur egun, Nafarroako herritarr...[+] Sigue...
Lesaka. -- 2005. urtean, Lesakan trafikoaren inguruan sortutako arazoak zirela eta udalak, Mugikortasun iraunkorraren inguruko sentsibilizazio eta bultzatze programa abian jarri zuen. Hainbat erakunde eta elkartek hartu zuten parte kanpaina honetan: ikastetxeek, guraso elkarteek eta herriko bertzelako elkarteek. Hasieratik gaur arte, eta lehendabiziko kanpaina hartan eta Agenda 21ean ikusitako beharren a...[+] Sigue...
Leitza. -- Leitzako Eusko Alkartasunak kritika egin dio Nafarroako Gobernuari, “Amazabal institutuan ez duelako hamabost eguneko ordezkapen bat bete, behar hau aldez aurretik abisatua baldin bazegoen ere”. Lehen ere, ikastetxe honetako ordezkapenak ez dituela bete gogorarazi du Leitzako EAk eta horregatik Nafarroako Gobernuaren “aurreikuspen falta’ salatu du, baita “Hezkuntza Departamentuan sor daitezkeen ar...[+] Sigue...
Bortziriak. -- Bortzirietako Gorriak Osasunaren Peñak Bortzirietako mus txapelketa antolatu du lehen aldiz. Duela urtebete sortu zen peña, Lesakako ferien inguruan eta orain mus txapelketa hau antolatu du.Lehenbiziko partidak ortziral honetan, azaroaren 14an, jokatuko dira Lesakako Koxkilla ostatuan, gaueko 23:00etatik aitzinera. Gogoratu behar da Bortzirietako Gorriak peñaren egoitza ere ostatu honetan dagoela....[+] Sigue...
Doneztebe. -- Bidasoaldean, udazkeneko bigarren feria iraganen da ortziralean, azaroaren 14an, Donezteben. Goizean, merkatuko plazan aziendak ikusteko eta erosteko aukera izanen da. Lehen baino azienda guttiago izaten bada ere, beharrik eskualdeko tratante batzuk lanean segitzen dutela eta horrela, oraindik kalitatezko buruak ikus daitezke, batez ere behietan. Bordatxo zegoeneko aparkalekuan, nekazaritzako tres...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Nafarroakoako Eusko Alkartasunako presidente eta NABAIko bozeramaile den Maiorga Ramirezek N121-A errepideko lanek ez dutela gaur egun edozein azpiegitura obrari eska dakioken kalitate eta seriotasun parametroak betetzen azpimarratu du. Honela, lur eroriak, bide mozketak txandakako pasabidearekin, proiektuaren aldaketak eta denboran luzatzen diren leherketak egunerokoak bihurtu direla dio NABAIko ...[+] Sigue...
Bortziriak. -- Bortzirietako enpresetan euskararen erabilera planen inguruko dinamika eta eskakizuna indartzeko asmoz jardunaldia antolatzeko asmoa zuen Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ortziral honetan, azaroaren 14an. Mahainguru honetara, euskara teknikari eta arduradunekin batera, Hernaniko Selak, Bergarako Arcelor eta Ampo-Poyam enpresetako ordezkariak zeuden gonbidatuak, baina agenda arazoak zirela eta...[+] Sigue...
Lesaka. -- Lesakako azaroko kultur ekitaldien barrenean, Irain eskolako Guraso Elkarteak eta Tantirumairu ikastolako Otxogorrienea Guraso Elkarteak Haurraren Eguna antolatu dute igande honetarako, azaroaren 16rako. Goizeko 11etan hasita, Plaza Zaharrean, neska-mutikoek eskulanetan, margoketan edo makillajean aritzeko aukera izanen dute. Horretaz gain, hainbat joku ere izanen dituzte goiza pasatzeko: koxkor...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Azaroaren 22an Euskara ofiziala orain! lelopean manifestaldia eginen da Iruñean. Honen inguruan, ekitaldi ttiki bat egin nahi izan dute Elizondon eta Karrika dantza-kartelada eginen dute larunbatean, azaroaren 15ean atsaldeko 16:30etatik aitzin. Musikaz alaiturik, Elizondoko karriketan eta ostatuetan Azaroaren 22ko manifestaldia iragartzeko kartelak eta manifestu orriak banatuko dira. Baztango ...[+] Sigue...
Zubieta. -- Egun berezia izanen dute larunbatean, azaroak 15, Zubietan, Udalak Errotaren Eguna antolatu baitu Cederna-Garalur Elkartearen proposamena onartuz eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Errotaren Soinu izenburupean eginen diren ekitaldiak goizean hasiko dira. 11:00etan errotari buruzko hitzaldia izanen da Herriko Etxeko estalpean. Ondotik, errotarako egin den bideo berriaren aurkezpena eginen da...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, azaroaren 17tik 21erako aste honetan ere, zenbait egunez mozten ari dira N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako. Nafarroako aldean, Endarlatsa-Bera tartean, 67 eta 68 kilometro inguruetan eginen diren leherketen ondorioz, erabat moztuko da errepidea astelehe...[+] Sigue...
Malerreka. -- Hamar urteren ondotik, joan den urteko ekainean ireki zuten Aurtizko ur biltegi berria. Proiektuak guztira 3.500 bizilagun hornitzen ditu, Ituren, Elgorriaga, Doneztebe, Zubieta eta Sunbillakoak, hain zuzen. Dena den, Sunbillakoa, azken faserako utzi zen eta orain, Doneztebetik Sunbillara ura eramanen duen azken fase horretako lanak abudo adjudikatuko direla aipatu zuen joan den ortziralean Donezt...[+] Sigue...
Lesaka. -- Lesakako Irain eskolako Guraso Elkarteak eta Tantirumairu ikastolako Otxogorrienea Guraso Elkarteak antolatutako Haurraren Eguna ospatu zen igandean. Euri langarraren ondorioz, plazan egitekoak ziren ekitaldiak Herriko Etxeko arkupetara eraman ziren, baina neska-mutikoek eskulanetan, margoketan edo makillajean aritzeko aukera izan zuten. Horretaz gain, aterialdietan hainbat joku izan zituzten plaz...[+] Sigue...

Nafarroa. -- Igande honetan, azaroak 16, abiatuko da Nafarroako Goma Gaineko 8x8 Sokatira Txapelketa. Emakumezkoetan eta gizonezkoetan lehiatuko dira, 640 eta 600 kiloko kategorietan gizonezkoak eta 500 kiloko mailan emakumeak. Gizonetan bi taldek baino ez dute eman izena: Berriozarrek eta Amaiurrek. Bi kategorietan ariko dira eta beraz, bietako batentzat izanen da aurtengo txapela. Emakumezkoetan, aldiz, parte-hartzea zabalagoa izanen da. Lau taldek eman dute izena eta tartean daude eskualdeko bi: Lesakako Beti Gazte eta Amaiur. Beraiekin batera Sakana eta Txantrea lehiatuko dira. Lehen saioa igande honetan jokatuko da Arbizuko kiroldegian, goizeko 11:00etan hasita. Gizonezkoen 640 kiloko kategoriako lehen jardunaldia eta emakumezkoen lehen jardunaldia Bigarren jardunaldia hilaren 22an jokatuko da Elizondoko frontoian, 640 kiloko bigarren jardunaldia gizonezkoentzat eta emakumezkoen bigarren ...[+] Sigue...
Bortziriak. -- Bortzirietako eskuz binakako zortzigarren txapelketaren jardunaldi berri bat abiatuko da ortzegunean, azaroaren 13an, arratsaldeko 18:45ean Berako Eztegara pilotalekuan jokatuko den partidarekin. Alebin A mailan, Gure Txokoako Harri Maritorena eta Ander Errandonea, Biltokiko Oihan Canabal eta Gure Txokoako Iñigo Martinezen kontra ariko dira.
Partida gehienak, halere, asteburuan jokatuko di...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Eskualdeko kirol taldeek jardunaldi garrantzitsua izanen dute aste hondar honetan. Aipatzekoa da, nesken kadete kategoriako futbol-7ko ligan, lehen aldiz derbia jokatuko dutela Beti Gazte eta Doneztebeko neskek. Doneztebek aurten atera du lehen aldiz talde eta Lesakan izanen da hitzordua larunbat goizeko 11:00etan.
Igande arratsaldean ere, Mastegin partida handia espero da. Beti Gazteko tald...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Nafarroako klub arteko lehen mailako txapelketako partidak jokatu ziren igande eguerdian Beran. Berako Gure Txokoa eta Doneztebeko Errekako pilotariak izan ziren aurrez aurre. Buruz buru, Gure Txokoako Gaizka Otxandorena almandoztarrak 18 eta 12 irabazi zion Errekako Joseba Madariaga aranztarrari. Binaka, Errekak ezin izan zuen bere bikoterik onena kantxaratu eta Mikel Kanpok eta Imanol Balezten...[+] Sigue...
Eskualdea. -- Nafarroako futbol-7 ligan ari diren Beti Gazte eta Doneztebeko neska kadeteen derbia jokatu zen lehen aldiz larunbat goizean Lesakako Mastegi futbol zelaian. Beti Gazteko neskek urte pare bat daramazkite kategoria honetan, baina doneztebarrek lehen aldiz zelairatu dute nesken taldea. Eta beharbada horixe izan zen Mastegin nabarmendu zena, lesakarrek bi denboralditan gehiago ikasi dutela eta donezt...[+] Sigue...
Doneztebe. -- Ander Erasun aurtiztarrak jantzi zuen lehen aldiz bigarren Mailako Nafarroako Txapelketako txapela joan den ortziralean, Doneztebeko ferietan jokatutako finalean, Manuel Kañamares bigarren sailkatuari 24 segundoko aldea aterita. Hortaz, aizkolari horiek biek Nafarroako Maila Nagusira igo dira, eta maila horretan ariko dira heldu den denboraldian. Erasunek, gainera, Euskadiko hirugarren Mailako txa...[+] Sigue...