
Lau lehenbiziko sailkatuak, laguntzaileekin, sariak jaso ondotik.
Otsailaren 4ko final gogorrean 9-8 irabazi zieten Urrutia, Ripa eta Iñarrea herritarrei
Eskualdea | 2012-02-07 | 08:00
Laxoa Elkarteak hamabigarren urtez antolatutako Baztan Errekako paxaka txapelketako finala jokatu zen otsailaren 4ean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Joan den urtean bezala, Iruritako bi talde izan ziren aurrez aurre eta normala ere bada, txapelketan parte hartu duten zortzi hirukoteetatik zazpi bertakoak baitziren. Bertzea, Oizkoa.
GIZARTEA
Arantza | 2012-02-07 | 08:11
Urtero bezala, otsailaren 8an, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleekin, Zuhaitzaren Eguna eginen da Arantzako eskolan. Ekimen hau eskolaren eta Arantzako Udalaren artean antolatzen da.
GIZARTEA
Baztan | 2012-02-07 | 08:07
Baztango Udaleko Hondakinen Batzordeko bilera eginen da otsailaren 7an, astearte arratsaldeko 19:00etan Balleko Etxean.
GIZARTEA
Nafarroa | 2012-02-06 | 12:33
Elurra, izotza eta tenperatura baxuak oztopo izan ziren, baina ez zuten lortu Bardoak 2012ko saioetako berotasunarekin amaitzea. Osotara, Nafarroako taldekako txapelketako lau saio egin dira asteburu honetan eta horietan guztietan nabarmentzekoa da egon den giro bikaina –hiru saio afariarekin izan ziren-, entzule kopurua -250 entzule osotara- eta saioek eman duten maila ona.
GIZARTEA
Eskualdea | 2012-02-06 | 15:06
Leitzan eta Goizuetan bezalaxe, Beran eta Elizondon ere atera dira kopla kantari Santa Ageda bezperan. Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, Labiaga eta Baztan ikastolaren ekimemez, gurasoak, haurrak eta irakasleak karrikaz karrika ibili dira santa eskean. Lesakan, aldiz, aurten ez dira atera.
GIZARTEA
Eskualdea | 2012-02-03 | 07:46
2011. urte bukaeran 1.200 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak. Hilabete beranduago 107 gehiago dira, 1.307. Langabeziko datua ematen hasi zirenetik eskualdeak izan duen kopururik handiena. Nafarroan aunitz igo da langabezia, %6,82, baina eskualdean oraindik bortitzagoa izan da igoera, %8,92koa, Nafarroa osoko bulegoen artean handiena.
GIZARTEA
Eskualdea | 2012-02-03 | 07:42
Cederna Garalur Elkartearen Zuzendaritza Batzordea lanean hasi da Isabel Elizalde doneztebarrarekin. Urtarrilaren 30ean egin zen lehen bilera zuzendari-gerente izendatu berriarekin. Helburua: hasitako lan-ildoa indartzea eta 'Nafarroako Mendialdea - LGP' programaren 2012rako lehen deia egitea onartzea.
GIZARTEA
Elizondo | 2012-02-02 | 11:27
Elizondoko herriak zuhaitz landaketarako auzolan deialdia egina zuen otsailaren 5erako. Baina astebururako iragarri den eguraldia dela-eta, astebete gibeleratzea erabaki dute alkate eta kargodunek. Xabi Torres alkateak aipatu digunez, “garbi dago zergatik gibeleratu dugun, aste hondarrean lurra hormatua egonen da eta errepideak ere bai, beraz astebete beranduago eginen dugu”.
KIROLA
Eskualdea | 2012-02-07 | 08:06
Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako hamargarren eskuz binakako pilota txapelketako jardunaldia bertan behera gelditu zen asteburuan, eguraldiarengatik. Otsaularen 8an, asteazken arratsaldean, senior elite eta bigarren mailakoak ariko dira Donezteben eta Beran.
KIROLA
Euskal Herria | 2012-02-06 | 11:19
Migel Mari Urrutia saldiastarrak adio erran dio erremonte profesionalari. Otsaiñaren 4ean, larunbat arratsaldean jokatu zuen azken partida Galarretan. Zeberio II.arekin bikote eginez, 40-27 irabazi zien Koteto Ezkurra eta Julen San Migel doneztebarrei.
GIZARTEA
Leitza | 2012-02-06 | 12:11
Emakume Abertzaleen bosgarren Topaketa Feministak Leitzan eginen dira martxoaren 2tik 4ra, Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatuta. Baina aldi honetakoa berezia izanen da, Bilgune Feministak hamar urte beteko baititu aurten.
GIZARTEA
Goizueta | 2012-02-06 | 12:46
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herri eta bizilagunak biltzen dituen aurtengo UEMA Eguna Goizuetan ospatuko da. Ekainaren 9an izanen da, eta egun guztiko festa izanen denez, prestaketa lanak egiten hasi beharrak dira Goizuetan. Herri mailan lantaldea osatu nahi da eta bilerak egiten ere hasiak dira.
KIROLA
Eskualdea | 2012-02-06 | 10:51
Elurrak eta hormak eragina izan du asteburuko kirol jardunaldian, hainbat partida gibeleratu egin baitira. Halere, bertze parrasta bat jokatu ere egin da.
GIZARTEA
Eskualdea | 2012-02-03 | 08:46
Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, otsaileko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 1.574.
KIROLA
Elizondo | 2012-02-02 | 10:02
Imanol Oskoz Etxandi auto gidari elizondarrak Nafarroako mendi automobilismoko txapeldun suertatu da aurten junior mailan (25 urte arte) eta maila absolutuan. Joan den igandean, urtarrilaren 30ean jaso zituen garaikurrak Nafarroako Automobilismo Federazioak egindako sari banaketa ekitaldian.
TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)
Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57
Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa