publizitateaORDOKI 450X90publizitateaSalazones Udana (450x90pixel)

asteartea, 2012eko otsailaren 7a

ttipi-ttapa

Azkeneko sei urteetan Nafarroa izan da txapeldun. Azkenekoa Donezteben irabazi zuen iaz.

Azkeneko sei urteetan Nafarroa izan da txapeldun. Azkenekoa Donezteben irabazi zuen iaz.

KIROLA

Zazpi Herrialdeen arteko 22. Herri Kirol Txapelketa larunbatean jokatuko da Hendaian

Euskal Herriko emakumezkoen txinga txapelketa, berriz, igandean 13:00etan jokatuko da Lantzen

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Nafarroa | 2010-09-10 | 07:42 | Testua: TTIPI TTAPA | Argazkia: Artxibokoa

Euskal Herrian egiten den herri kirol txapelketarik haundiena, Zazpi Herrialdeen arteko kirol txapelketa Hendaian jokatuko da irailaren 11n, larunbat arratsaldeko 16:00etatik aitzinera, Gaztelu Zahar plaza librean. Euria eginen balu, Beltzenia frontoian jokatuko da. Aurtengo hogeita bigarren edizio honetan ere eskualdeko hainbat kirolarik parte hartuko du txapelketa handi honetan Nafarroa ordezkatzen: koxkor biltzen Fernando Etxegarai beratarra; ingude altxatzen Joakin Aioroa iturendarra lasto altxatzen Xabi Sein igantziarra; harri altxatzen Unai Bertiz sunbildarra; txinga eramaten Miguel Angel Sukuntza leitzarra; orga jokoan Joseba Petrirena beratarra eta aizkoran Donato Larretxea aranztarra. Sokatiran ere Amaiurko taldea araiko dira, 640 kiloko pisuan. Zaku-eramaten Berriozarko hiru zakulari ariko dira eta trontzan Iraizozko Barberena anaiek osatuko dute Nafarroako ordezkaritza.

Hain zuzen, Nafarroa Garaiak irabazi du azken sei urteotan, azkenekoa joan den urtean Donezteben.

 

Euskal Herriko emakumeen txinga txapelketa igandean Lantzen

Euskal Herriko emakumezkoen txinga txapelketa irailaren 12an, igande eguerdiko 13:00etan jokatuko da Lantzen. Txapelketa honetan bost emakumek hartuko dute parte: Nicola Gulova (Araba), Ana Mª Berasategi (Araba), Patricia Anton (Nafarroa), Esther Iriarte (Narbarte-Nafarroa) eta Lourdes Angulo (Nafarroa). Parte hartzaile bakoitzak ahalik eta metro gehien egin beharko ditu 25 kiloko txingak esku banatan dituztela.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

AGENDA

atzera Otsaila 2012 aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
 
 
 
 
Bidali zurea
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

CANNafarroako Gobernua Eusko Jaurlaritza