publizitateaEcogras (450x90pixel) Mugimendu GabepublizitateaZubiondo (450x90pixel) Mugimenduarekin

astelehena, 2012ko maiatzaren 21a

ttipi-ttapa

Xabier Mindegia aizkolaria lanean.

Xabier Mindegia aizkolaria lanean.

KIROLA

Xabier Mindegiak irabazi zuen apustua eta jokoan zeuden 3.000 euroak

Kañamares indartsu hasi zen baina hirugarren kanaerdikoan atera zitzaion adar batek erritmoa moteldu zion

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Doneztebe | 2012-02-20 | 10:16 | Testua: Ttipi-Ttapa

Laurehunen bat ikusle elkartu ziren igande eguerdian Doneztebeko pilotalekuan Xabier Mindegia eta Julen Kañamaresen arteko apustua ikustera. Zortzi kanaerdiko eta bi oinbiko moztea adostua zuten eta, azkenean, Xabier Mindegiak 23 segunduko aldea atera zion Arostegikoari.

Indartsu hasi zen Kañamares baina hasierako abantailak guti iraun zion. Izan ere, hirugarren enborrean atera zitzaion adar batek ordura arte zuen abantaila irentsi egin zion eta, geroztik, Labaiengoa joan zen buruan. Azken enborrerako hiru falta zutela iduri zuen bien arteko aldea murrizten ari zela baina Labaiengoak eutsi egin zion bere erritmoari inolako arazorik gabe.

Horrela bada, Xabier Mindegiak 32 minutu eta 22 segundu behar izan zituen bere lana burutzeko, Julen Kañamaresek baino 23 segundu gutiago.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza Banca Cívica