publizitateaT. Santesteban (450x90pixel) MUGIMENDUAREKINpublizitateaAntxitonea (450x90pixel) Mugimendu gabe

osteguna, 2012eko otsailaren 23a

ttipi-ttapa

Igandeko desfilean karroza ikusgarriak izanen dira aurten ere.

Igandeko desfilean karroza ikusgarriak izanen dira aurten ere.

GIZARTEA

Sunbillako inauteriak ortziraletik igandera ospatuko dira

Baserri eta karrikako eskearen ondotik, igandeko karrozen desfile ikusgarriarekin borobilduko dira

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Sunbilla | 2012-01-26 | 09:12 | Testua: TTIPI TTAPA | Argazkia: Artxiboko argazkia

Sunbillako inauteriak ere gainean ditugu eta urtarrilaren 27tik 29ra, ortziraletik igandera ospatuko dira. Batzuk ortziral goizean hasiko dute inauteri-besta, baserriz baserri egiten den itzuliarekin. Larunbatean karrikan ibiltzeko txanda izanen da. Eta gehienentzat, herritar zein bisitarientzat, igandeko desfileak bereganatuko du atentziorik gehien.

 

Urtarrilak 27, ortzirala

09:00etan gazteek gosaria izanen dute Itturburun. Ondotik, bi taldetan banatu eta baserrietara joanen dira, Modesto eta Jose Angel akordeoilariarekin. Bazkaria Ixtola eta Exkernekobordan izanen dute. 17:00etatik 20:30era herriko haurrentzako txokolate beroa eta musika izanen da Agerralde akordeoilariarekin frontoian. 21:30ean eskean dabiltzan gazteen afaria eginen da Ariztigain kanpalekuan. Gauean, emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean eta ondotik Dja.

 

Urtarrilak 28, larunbata

10:00etan gosaria eginen da Itturburu ostatuan. Gero, herrian eskean ibiliko dira Modesto eta Joxe Angelekin. 14:00etan, eskean dabiltzanentzat bazkaria izanen da Fondan. 17:00etatik 21:00etara umeentzako berendua eta musika izanen da Agerralde akordeoilariarekin Ulibeltzak Elkartean. Gauean gazteek afaria izanen dute Elor-txurin.

 

Urtarrilak 29, igandea

11:30ean karrozen desfilea abiatuko da eta opilak, gaztainak, hezur salda, tortilla eta ardoa banatuko dira ikusleen artean. Gero, behin ibilaldia bukatutakoan, zerria eta bildotsaren zozketa eginen da. 14:30ean, bazkaria Ulibeltzak Elkartean eta inauteriak akitzeko, dantzaldia Jalisko Band taldearekin.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

CANNafarroako Gobernua Eusko Jaurlaritza