larunbata, 2014ko irailaren 20a

ttipi-ttapa

Otsailaren 24ko inaugurazionean hainbat agintari bildu zen.

Otsailaren 24ko inaugurazionean hainbat agintari bildu zen.

GIZARTEA

Sarako Jean Dithurbide Zahar Etxe berria otsailaren 24ean inauguratu zen

Lanen aurrekontua 9,5 milioi eurokoa izan da

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Sara | 2012-03-05 | 10:41 | Testua: TTIPI TTAPA | Argazkia: Jean Pouyet

Urte hasiera honetan bukatu dira Sarako Jean Dithurbide Zahar Etxe berriaren obrak eta otsailaren 1ean egoiliarrek sartu ahal izan zuten. Eraikuntza zaharraren berrantolatze bat pentsatua izan da: bulegoak osasunaren profesionalentzat eraikiko dira, haurzaindegi ttiki bat eta eskuratze sozialeko 14 apartamentu. Otsailaren 24ean egin zen 111 lagun hartzen dituen Zahar Etxearen inaugurazionea.

Inaugurazio ekitaldian izan ziren Jean Aniotzbehere eta Janbattit Laborde lehengo eta oraiko auzapezak, Isabelle Garcia-Lafaurie zaharretxeko arduraduna, Alliot-Marie ministro-ohia, Laurent Nuñez suprefeta, Kotte Ezenarro kontseilu orokorreko lehendakari-ordea, Vicent Bru kantonamendukoa eta auzo herrietako auzapez aunitz.

Janbattit Laborde auzapezak ongietorria egin zien denei euskaraz eta erdaraz, eta eskerrak eman etxe eder horren egiteko parte hartu dutenei. Proiektua lehengo kontseiluak abiatu zuen 2006an eta kasik sei urtetako lanen ondotik, irekia da.

9.500.000 euroko gosta da Sarako Zahar Etxea egitea. Kontseilu Orokorrak 1.690.000 euroko dirulaguntza eman du, Estaduak 1.684.000, Zaharretxeak berak milioi terdi euro ordaindu du eta Habitat 64 budxetak 4.624.000 euro.

Isabelle Garcia-Lafaurie Zahar Etxeko arduradunak, beraz, eskerrak eman zizkion Habitat 64 budxetako Etcheverriari, baina bereziki Zahar Etxeko langileei eta aldaira egunetan lagundu dute guzieri.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Destakatuak

roll up
TTIPI TXARTELA 2014
Telefono Gida 2013
facebook
TWITER
Errepidea
Eguraldia
Youtube
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Koskontako bidea, 07 - 1 | 31770 LESAKA (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Creative Commons-en baimenaTTIPI-TTAPAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletzakoak direla aitortzen baldin baduzu eta baldintza berdinetan egiten baduzu.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza