publizitateaORDOKI 450X90publizitateaSalazones Udana (450x90pixel)

asteartea, 2012eko otsailaren 7a

ttipi-ttapa

Itziar Galarregi, patata tortilla txapelketako irabazlea, saria jaso ondotik.

Itziar Galarregi, patata tortilla txapelketako irabazlea, saria jaso ondotik.

GIZARTEA

Pilotaren Unibertsoko ekitaldiek aitzinera segitzen dute Urdazubin

Itziar Galarregik irabazi zuen III. patata tortilla lehiaketa

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Urdazubi | 2010-09-07 | 10:30 | Testua: TTIPI TTAPA | Argazkia: Utzitako argazkia

Aitzinera segitzen dute Urdazubin Pilotaren Unibertsoa izenburupean uda honetan ere gauzatzen ari diren ekitaldiak. Urdazubiko Udalak eta Bertizko Partzuergo Turistikoak laugarren urtez antolatutako egitarauan, pilota ikuskizunekin batera, bertzelako proposamenak eskaintzen dituzte. Erraterako, igande honetan, irailaren 5ean, Urdazubiko hirugarren patata tortilla txapelketa egin zen. Lehen saria, zartagin handia, mantarra, sukaldeko oihala, 3 litro olio eta sukaldeko tresnekin betetako maletina, Itziar Galarregirentzat izan zen. Bigarren saria (zartagin ertaina, sukaldeko oihala eta 2 litro olio), Lucia Blancok eskuratu zuen eta hirugarren saria, (zartagin ttikia, sukaldeko oihala eta litro bat olio) Angel Arozarenak lortu zuen. Santi Villares alkateak eman zituen sariak.

 

Datorren igandean azken saioa

Pilotaren Unibertsoko azken ekitaldia irailaren 12an, igandean eginen da. 10:00etatik 13:00etara artisau feria ospatuko da. 13:00etan pilotaren txanda izanen da eta zesta-punta edo xistera, paxaka eta paleta larruzko partidak jokatuko dira. 14:00etan animaleko paellada izanen da, 25 euroren truke. Gero, Joxe Angelekin dantzaldia izanen dute.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

AGENDA

atzera Otsaila 2012 aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
 
 
 
 
Bidali zurea
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

CANNafarroako Gobernua Eusko Jaurlaritza