publizitateaT. Santesteban (450x90pixel) MUGIMENDUAREKINpublizitateaAntxitonea (450x90pixel) Mugimendu gabe

osteguna, 2012eko otsailaren 23a

ttipi-ttapa

KIROLA

Paxaka txapelketaren finalerdiak jokatuko dira urtarrilaren 28an

Iruritako lau talde sartu dira finalaurrekoetan

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Eskualdea | 2012-01-24 | 07:49 | Testua: TTIPI TTAPA

Baztan-Errekako XII. Paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen urtarrilaren 21ean, larunbat arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Honenbertzez, urtarrilaren 28an jokatuko diren final erdietako protagonistak zein izanen diren erabaki da.

A multzoan zen berdinketarik handiena, talde guziak partida bana irabazia eta bertzea galduarekin ailegatu baitziren hirugarren jardunaldira. Hortaz, final laurdenetako gurutzaketa garbia zela ere erraten ahal zen, hirugarren jardunaldiko irabazleek lortuko baitzuten finalerdietan sartzea. Honela, Irurita Ak 9 eta 5 irabazi zion Irurita Bri eta arratsaldeko partidarik borrokatuenean, Irurita Dk 9 eta 8 irabazi zion Oizi. Hortaz, joku bakarrak erabaki zuen finalerdietarako sailkatzea.

B multzoan, Irurita Gk 9 eta 3 irabazi zion Irurita Eri. Halere, Irurita Ek lortu du sailkapen burua eta Irurita G izan da bigarren. Biek bina partida irabazi dituzte.

Bertze partidan, larunbata arte alerik irabazi gabe zegoen Irurita Fk 9 eta 5 irabazi zion Irurita Hri. Biak partida bana irabazita gelditu dira finalerdietatik kanpo.

 

Finalerdiak urtarrilaren 28an

Honela, urtarrilaren 28an, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera jokatuko dira finalerdiak.

17:00etan: Irurita A (M. Garate, J. Urtasun eta J.M. Salaburu) – Irurita G (G. Etxenike, I. Zabaleta, M. Bidegain).

18:00etan: Irurita E (O. Urrutia, X. Ripa eta M.A. Iñarrea) – Irurita D (M. Ballarena, J. Etxenike eta C. Sarratea)

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

CANNafarroako Gobernua Eusko Jaurlaritza