publizitateaT. Santesteban (450x90pixel) MUGIMENDUAREKINpublizitateaAntxitonea (450x90pixel) Mugimendu gabe

osteguna, 2012eko otsailaren 23a

ttipi-ttapa

Josu Baleztena, Barrenetxea IV, Koteto Ezkurra, Urriza eta Badiolaren aita, sariak jaso ondotik.

Josu Baleztena, Barrenetxea IV, Koteto Ezkurra, Urriza eta Badiolaren aita, sariak jaso ondotik.

KIROLA

Lehenbiziko Urrezko Erremontea Koteto Ezkurrarentzat

Josu Baleztena ere omendu zuen Oriamendi 2010 enpresak Galarretan

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Euskal Herria | 2012-01-27 | 08:25 | Testua: TTIPI TTAPA | Argazkia: Maialen Andres

2011ko erremontista onenari emandako Urrezko Erremontea Koteto Ezkurra doneztebarrarentzat izan zen. Urtarrilaren 26an Galarretan eman zen lehen aldiz sari hau eta Oriamendi 2010 enpresak honela saritu zuen Kotetoren urte bikaina.

38 urterekin, buruz buruko txapelketa ofiziala irabazi zuen Ezkurrak irail hasieran eta Orona buruz buruko Masterra urtarrilaren 7an. Gainera, binakako erremonte txapelketan finalerdietaraino ailegatu zen Aizpurua II.arekin eta guzi horrengatik, lehen aldiz eman den Urrezko Erremontea eskuratu zuen.

Erregulartasunaren sariak ere eman ziren ortzeguneko Erremonte jaialdi horretan. A taldean, Javier Urrizak eskuratu zuen erregulartasunaren sari hori eta B multzoan, Endika Barrenetxea IV.ak. Hiru erremontelari horiek, Lasarte Oriako Gotzon Huegunen egindako sariak jaso zituzten.

 

Baleztena eta Badiolari omenaldia

Bertze aldetik, Oriamendi enpresak lesioen ondorioz erremontea utzi behar izan duten bi pilotariri ere bere omenalditxoa egin zien. Imanol Badiola eta Josu Baleztena eratsundarra izan ziren omenduak. Kike Elizalde Oriamendiko intendenteak eman zion saria Imanol Badiolaren aitari, hau oporretan baitago eta Francis Sistiaga enpresako gerenteak bertze saria eman zion Baleztenari.

 

Erremonte jaialdia

Aitzinetik, Galarretan erremonte jaialdia jokatu zen. Lehenbiziko partidan, Etxabe II eta Zubirik 31 eta 35 galdu zuten Matxin VI eta Saldiasekin. Barrenetxea IV.ak debuta egin zuen estelarrean, Ezkurrarekin bikote eginen, baina hernaniarrak eta doneztebarrak 30-40 galdu zuten Zeberio II eta Ionekin.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

CANNafarroako Gobernua Eusko Jaurlaritza