ostirala, 2014ko urriaren 31a

ttipi-ttapa

Berako txirrindularitza proba entzutetsuaren aurkezena Iruñean egin zuten uztailaren 4an. Ezker-eskuin, Roberto Unzue, Miguel Indurain, Enrique Irazoki, Jesus Cruz eta Jose Mari Telletxea.

Berako txirrindularitza proba entzutetsuaren aurkezena Iruñean egin zuten uztailaren 4an. Ezker-eskuin, Roberto Unzue, Miguel Indurain, Enrique Irazoki, Jesus Cruz eta Jose Mari Telletxea.

KIROLA

La Miguel Indurain martxa uztailaren 21ean eginen da

250 boluntario mugiarazten dituen Berako probarako izena eman daiteke dagoeneko Internet bidez

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Bera | 2012-07-05 | 08:20 | Testua: TTIPI TTAPA | Argazkia: Utzitako argazkia

Uztailaren 4an aurkeztu zuten Iruñean, Club Ciclista Beratarrak antolatutako La Miguel Indurain Zikloturista ibilaldiaren hogeita batgarren edizioa. Uztailaren 21ean eginen da Beran eta azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, 113 eta 186 kilometroko bi ibilbide izanen ditu aukeran. Luzekoak 08:30ean abiatuko dira eta laburrekoak 09:00etan.

Hasieran, Ultzamako bidegurutzera bitarte bi ibilbideak berdinak izanen dira. Beratik abiatu eta Sunbilla, Doneztebe eta Mugairi pasatu ondotik, Belate igoko dute errepide zaharretik. Lehenbiziko jan-edatekoak han emanen zaizkie partehartzaileei. Belatetik Arraizko Bentara jautsiko dira eta hor bereziko dira ibilbide luzeko eta laburreko partehartzaileak.

Luzea hautatzen dutenek, Olaguen barna Egozkueko kaxkoa igoko dute, Urtasun eta Eugiko urtegira jausteko; hortik Artesiaga igoko dute eta han izanen dute bigarren aldiz, jan eta edatekoak eskuratzeko aukera; Iruritara jautsi ondotik, Zigako kaxkoa igaro eta gero, berriz ere Belatera igoko dira. Handik jautsi eta Ultzamara sartuko dira, Orokietako kaxkora igotzeko. Hemen hirugarren hornidura lekua izanen dute eta Malerrekan sartuta, Saldias eta Beintza-Labaienen barna Doneztebera jautsiko dira, handik Berara joateko.

Ibilbide laburrekoek aldiz, lehen aldiz Belatetik jautsi orduko sartuko dira Ultzama aldera eta Orokietako gainaren barna, Saldias eta Beintza-Labaiendik Doneztebera jautsi eta Berara joko dute zuzenean.

Joan den urtean bezala, izen emateak Internet bidez egiten ari dira. Dortsalak eta gainerako dokumentazioa uztailaren 20an, ortziral arratsaldeko 15:30etik 21:00etara eta egun berean, goizeko 06:30etik aitzinera biltzen ahal dira.

Iruñeko aurkezpen ekitaldian, Miguel Indurain berarekin batera, babesle nagusia den Caja Ruraleko Roberto Unzue, Jesús Cruz eta Club Ciclista Beratarrako Enrique Irazoki eta Jose Mari Telletxea izan ziren. Antolatzaileek 250 laguntzaile mugiaraziko dituzte egun horretan eta 23 foruzainek zainduko dituzte errepideak. Janaria eta edariak Belate, Orokieta eta Artesiagako gainetan banatuko dira. Denera, 5.000 barra energetiko, 700 kilo fruta, 60 kilo menbrillo eta gaileta; 9.000 botila freskagarri, 4.000 botila ur, 5.000 litro ur eta 800 litro edari isotoniko banatuko dira partehartzaileen artean eta proba bukatzerakoan luntxa ere izanen dute, urdaiazpiko, gazta, txorizo eta haragi eta tomatearekin egindako espagetiekin. Partehartzaile bakoitzak bere diploma izanen du eta kategoria ezberdinetako lehen sailkatuek trofeoa ere izanen dute, 50 sari denera eta zozketak ere eginen dira kiroldegian.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Destakatuak

TTIPI TXARTELA 2014
Telefono Gida 2014
facebook
TWITER
Errepidea
Eguraldia
Youtube
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Koskontako bidea, 07 - 1 | 31770 LESAKA (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Creative Commons-en baimenaTTIPI-TTAPAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletzakoak direla aitortzen baldin baduzu eta baldintza berdinetan egiten baduzu.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza