publizitateaORDOKI 450X90publizitateaSalazones Udana (450x90pixel)

ostirala, 2012ko maiatzaren 18a

ttipi-ttapa

KIROLA

Ipar eski ikastaroa antolatu du Leitzako Mendibil taldeak larunbatean Somport-en

Ume eta helduentzat zuzendua, hastapena eta hobekuntza mailetan

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Leitza | 2012-02-21 | 12:14 | Testua: TTIPI TTAPA

Leitzako Mendibil Mendi Taldeak Ipar-eski ikastaroa antolatu du larunbat honetarako, otsailaren 25erako. Ume eta helduentzat izanen da Somporten, hastapena eta hobekuntza mailetan. Izen emateko epea otsailaren 22an, asteazkenean bukatuko da, Maimur edo Astiz liburudendetan. Prezioei dagokienez, 6 eta 15 urte artekoek 30 euro ordaindu beharko dute, 15 urtetik goitikoek 47 euro eta Aurrerako bazkideek 35 euro.

Prezioan sartzen da autobusa, materialaren (botak, eskiak eta bastoiak) alokairua, pistak eta ikastaroa. Hori bai, otorduak norberak eraman beharko ditu, hamaiketako, bazkaria eta atsaldekoa eta gazte bakoitzak arduradun bat izan beharko du irteera honetarako. Irteera larunbat goizeko 07:00etan eginen da Oialde elkartearen paretik. Itzulera iluntzeko 19:00ak aldera izanen da.

Informazio gehiagorako: www.blogak. com/mendibilaurrera

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza Banca CĂ­vica