Fernando Mikelarenak emanen du ikastaroa
Martxoko hiru ortziral arratsaldetan emanen da ikastaroa Toki Ona Institutuan
Bera | 2012-02-20 | 09:38 | Testua: Ttipi-Ttapa
Bidasoa Ikerketa Zentroak “Giza zientzietarako liburutegi eta biltzaile digitalak” izenburuko ikastaroa antolatu du martxoaren 2, 9 eta 16rako, 19:00etatik 20:30era. Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta Bidasoa Ikerketa Zentroko kide den Fernando Mikelarenak emanen du ikastaroa Berako Toki Ona institutuan. Ikastaro honetan “interneteko liburutegi eta biltzaile digitaletatik eskura dauden liburu eta aldizkari espezializatuetako artikuluak nola deskargatu erakutsiko da”. Antolatzaileek prentsa ohar baten bitartez jakinarazi dutenez, ikastaroa dohainik da eta gehienez ere hogei lagunentzako tokia izanen da. Interesatuek izena eman beharko dute bisasoaikerketazentroa@gmail.com helbidera idatzita. Bidasoa Ikerketa Zentroak bere esker ona agertu dio Toki Ona institutuari ikastaroen antolakuntzarako erakutsi duen jarreragatik.
TTIPI-TTAPA | Koskontako bidea, 07 - 1 | 31770 LESAKA (Nafarroa)
Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57
Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa