publizitateaORDOKI 450X90publizitateaSalazones Udana (450x90pixel)

asteartea, 2012eko otsailaren 7a

ttipi-ttapa

Joan den urtean ere, Antonio Alustizak irabazi zuen.

Joan den urtean ere, Antonio Alustizak irabazi zuen.

GIZARTEA

Hamaikagarren aldiz Antonio Alustiza aresoarrak irabazi du Nafarroako Artzain Txakur Lehiaketa

43. Nafarroako Artzain Txakur Txapelketako jokatu da Uharte-Arakilen

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Areso | 2010-08-30 | 12:16

Nafarroako Artzain Txakur Txapelketaren 43. edizioa jokatu zen igandean Uharte Arakilen eta aurten hamaikagarren aldiz, Antonio Alustiza aresoarrak eskuratu zuen garaipena, Ttiki txakurra lagun zuela. Zazpi urtez segidan izan da Alustiza Nafarroako txapeldun, eta bortz aldiz Ttikirekin.

1993an irabazi zuen Alustizak bere lehen txapela, Argi txakurrarekin. 1996an ere irabazi zuen, baina orduan Jairekin, baita 2000 eta 2001ean ere. 2004an eta 2005ean Argirekin jantzi zuen txapela eta 2006az geroztik, Ttiki du ondoan. Igandeko lehian Bat txakurra ere aurkeztu zuen, urte eta erdikoa, eta seigarren sailkatu zen. Ttikik, berriz, zazpi urte ditu.

Bigarren postua, bertzalde, Baztanera joan zen. Joxe Mari Istilart amaiurtarra Lagun txakurrarekin bigarren gelditu zen, joan den urtean bezala.

Bi lehen postuei esker, irailaren 19an jokatuko den Euskal Herriko Artzain Txakur Lehiaketarako txartela eskuratu dute Alustizak eta Istilartek.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

AGENDA

atzera Otsaila 2012 aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
 
 
 
 
Bidali zurea
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

CANNafarroako Gobernua Eusko Jaurlaritza