publizitateaORDOKI 450X90publizitateaSalazones Udana (450x90pixel)

asteartea, 2012eko otsailaren 7a

ttipi-ttapa

Argazkia: Aitor Arotzena">Goiko argazkilari beratarra bere lana erakusten, argitaratu berri den

Goiko argazkilari beratarra bere lana erakusten, argitaratu berri den "Hola" aldizkariaren azken alean.

GIZARTEA

Goiko beratarra “bihotzeko” argazkilari

Irailaren 15eko "Hola" aldizkarian Alvaro de Marichalar aristokrata eta bere bikotearen inguruko 22 argazki argitara eman ditu

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Bera | 2010-09-09 | 08:23 | Testua: Aitor Arotzena | Argazkia: Aitor Arotzena

Argazkilari baino gehiago “saltsero” bezala aurkezten du auniztan bere burua Martin Goikoetxea “Goiko” argazkilari beratarrak. Eta aurtengoan egiaztatzen ari da hori. Genealogia Topaketen harira, bere argazkien erakusketa egin zuen joan den urteko azaroan Irunen. Berrikiago Madrilen izan zen, Gran Viaren mendeurreneko ospakizunen barrenean, antolatutako “Gran Via: El cielo sobre Madrid” lehiaketan, 250en artean aukeratutako 30 argazkilarekin batera, Madrilgo kale famatuko eraikinik altuenetatik argazkiak ateratzeko. Eta oraingoan, prentsa arroxaren edo “bihotzeko” aldizkarien argazkilari bilakatu da. Mota honetako prentsan, Espainian gehien saltzen den “Hola” aldizkariak erreportai luze eta zabala eskaini dio Alvaro de Marichalar aristokrata eta abenturazalearen eta Ekaterina bere andregaiaren arteko ezkontzari. Hain zuzen, irailaren 25ean ezkonduko dira eta bikotearen argazkiak Goikok egin ditu, Marichalar berak hala eskatuta. Aldizkariko portadan agertzen denaz gain, formatu handiko bertze 22 erretrato argitaratu dizkiote Goikori, 15 orrialdetan banatuak.

 

Aspaldiko ezagunak

Izan ere, aspaldiko ezagunak dira Goiko eta Marichalar. 2003an Paris-Dakarrean atera zen Marichalar eta erretratoak ateratzen ondoan izan zuen Berako argazkilaria. Urtebete beranduago, Kantauriko zeharkaldia egin zuen itsasoz abenturazaleak eta orduan ere Goiko izan zuen lagun. Geroztik, beti mantendu dute adiskidetasuna. Maritxalartarren leinua Lesakakoa izanik, joan den urtean, Alvaro de Marichalar eta bere andregaia Lesakako Sanfermin besten txupinazoan izan ziren eta orduan ere erretratoak atera zizkien Goikok. Horietako batzuk "Hola" aldizkariko erreportairako aprobetxatu ditu, baina gehienak abuztu honetan ateratakoak dira, astebetez Sorian, Donostian, Zangozan edo Logroñoko upelategi batean barna egindako txangoetan.

Errandakoa, oraingoan ere “bere saltsan” ibili da Goiko.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

AGENDA

atzera Otsaila 2012 aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
 
 
 
 
Bidali zurea
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

CANNafarroako Gobernua Eusko Jaurlaritza