publizitateaORDOKI 450X90publizitateaSalazones Udana (450x90pixel)

asteartea, 2012eko otsailaren 7a

ttipi-ttapa

Berriz ere errepidera atera dira sunbildarrak bidegurutzeari irtenbide duina ematea eskatzeko.

Berriz ere errepidera atera dira sunbildarrak bidegurutzeari irtenbide duina ematea eskatzeko.

GIZARTEA

Errepide mozketa "mugitua" izan dute irailaren 9an Sunbillan

Gidari batek doi-doi gelditu ahal izan du kamioia, guardia zibilak ez baitu abisatu tunela baino lehen

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Sunbilla | 2010-09-09 | 14:00 | Testua: TTIPI TTAPA | Argazkia: Alicia del Castillo

Sunbillako bidegurutzeari irtenbide duina eskatuz errepide mozketa egin da irailaren 9an, ortzegunean, 11:30etik 12:00etara. Ekainean hasi ziren mobilizazio honekin eta laugarren aldiz, Sunbillako udal ordezkariak eta herritarrak N-121-A errepideko bidegurutzera ateri dira, ordu erdiz bidea mozteko.

Orain arteko mozketarik mugituena izan da eta ezbeharren bat gertatzekotan ere izan delako, kexu agertu dira sunbildarrak. Izan ere, orain artekoan, tunela baino lehen guardiazibila jartzen zen, ibilgailuei abiadura moteltzea eskatuz, baina oraingoan ez dute hala egin eta kamioi batek, bertze norabidera sartu behar izan du gelditzeko. Beharrik momentu horretan ez zen inor heldu bertze aldetik!

Beti bezala, ordu laurden batez, Iruñerako norabidea eta bertze ordu laurden batez Irunerakoa moztu dute, baina guardia zibilak trafikoa Sunbillara sartzeko edo Sunbillatik ateratzeko karriletan barna ere desbideratu duenez, ezin erran erabateko mozketa egin ahal izan dutenik sunbildarrek.

Asteartean Miguel Sanzekin bildu eta honek aferari soluzioa emanen diola hitz eman ondotik ortzegun honetakoa azkeneko mozketa izan zitekeela aurreratu zuen Paco Errandonea alkateak, baina oraindik ez dago batere garbi. Izan ere, hauteskundeak hurbil daude, eta bere hitzak, aurrekanpaina izaten ahal direla eta beldur dira.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

AGENDA

atzera Otsaila 2012 aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
 
 
 
 
Bidali zurea
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

CANNafarroako Gobernua Eusko Jaurlaritza