publizitateaORDOKI 450X90publizitateaSalazones Udana (450x90pixel)

asteartea, 2012eko otsailaren 7a

ttipi-ttapa

Doneztebeko pilotalekuak jubenil mailako buruz buruko txapelketako partidak hartuko ditu larunbat goizean.

Doneztebeko pilotalekuak jubenil mailako buruz buruko txapelketako partidak hartuko ditu larunbat goizean.

KIROLA

Donostiako Trinitate Plazako pilota txapelketaren finaletan eskualdeko hainbat ordezkari izanen dira

Irailaren 10ean, ortziral arratsaldeko 15:30etik aitzinera jokatuko dira

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Doneztebe | 2010-09-10 | 08:15 | Testua: Aitor Arotzena | Argazkia: Aitor Arotzena

Donostiako Trinitate Plazako pilota txapelketako finalak jokatuko dira irailaren 10ean, ortziral arratsaldeko 15:30etik aitzinera eta eskualdeko pilotarien ordezkaritza zabala izanen da.

Alebin mailan, Aurrerako Lezea eta Errekako Iker Salaberria goizuetarra Añorgako Exposito eta Azpeitiko Illunpeko Alberdiren kontra ariko dira; Infantil mailan, Igantziko Biltokiko Unai Telletxea eta Oberenako Espinal, Alde Zaharreko Chiapuso eta Aburuzaren kontra; jubenil mailan, Errekako Mikel Maia eta Imanol Juanena, Andoaingo Ariztimuño eta Ulangaren kontra eta seniorretan, Aurrera Saiazeko Sukia eta Errekako Joseba Madariaga, Añorgako Eskudero eta Sagasetaren kontra.

 

Nafarroako Kirol Jolasetan, jubenil mailako partidak Donezteben eta Arbizun

Nafarroako XXIV Kirol Jolasen barrenean, Nafarroako jubenil mailako buruz buruko txapelketako partidak jokatuko dira irailaren 11n, larunbat goizeko 09:45etik aitzinera Doneztebeko pilotalekuan. Aurrerako Hernandorena, San Migueleko Aznarezen kontra ariko da; San Francisco Javierreko Lunbreras Aralar Mendiko Anduezaren kontra; San Franciscoko Subero Txarutako Indaren kontra eta San Franciscoko Sota Txarutako Martikorenaren kontra. Arbizun ere jokatuko dira partidak larunbat arratsaldean.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

AGENDA

atzera Otsaila 2012 aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
 
 
 
 
Bidali zurea
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

CANNafarroako Gobernua Eusko Jaurlaritza