publizitateaORDOKI 450X90publizitateaSalazones Udana (450x90pixel)

ostirala, 2012ko maiatzaren 18a

ttipi-ttapa

GIZARTEA

Doneztebeko Zinema berriz ere martxan paratuko dute Guraso Elkarteek

Lehenbiziko emanaldiak otsailaren 26an eginen dira

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Doneztebe | 2012-02-22 | 08:59 | Testua: TTIPI TTAPA

Mendaur eta Erreka guraso elkarteek Doneztebeko zinema martxan paratu dute. Hilabetean bitan, (bi igandetan) eta hamabortzero bi pelikula eskainiko dira bata txikiendako eta bertzea, gazte eta helduendako. Lehendabiziko emanaldia otsailaren 26an izanen da eta botako diren pelikulak hauek izanen dira: Pitufoak (arratsaldeko 16:00etan) eta X men, lehendabiziko belaunaldia (arratsaldeko 18:30ean).

Aipatu behar da emanaldi hauek ekaina bitarte eta hamabortzero burutuko direla, udan etenaldia eginen da eta heldu den udazkenean berriro segituko dutela. Ikusleek sarrera gisa euro bat ordaindu beharko dute, horrela Guraso elkarteek gastuak estaliko dituzte. Erran behar da ekimen honetan Burrunba Gazte taldeak baliabide teknologikoekin lagunduko duela eta Doneztebeko Udalak zinema aretoa utziko duela.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza Banca Cívica