publizitateaORDOKI 450X90publizitateaSalazones Udana (450x90pixel)

ostirala, 2012ko maiatzaren 18a

ttipi-ttapa

Berako merkataritzaren egoraz eta etorkizunaz gogoeta egiten ari dira.

Berako merkataritzaren egoraz eta etorkizunaz gogoeta egiten ari dira.

GIZARTEA

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzaileko azken bilera eginen da otsailaren 6an

Astelehen arratsaldeko 19:30ean izanen da hitzordua Beralandetan

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Bera | 2012-02-06 | 11:41 | Testua: TTIPI TTAPA | Argazkia: Utzitako argazkia

Berako merkataritzari buruzko gogoeta prozesu parte-hartzailea abian paratu dute Berako Udalak eta Larun Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen Elkarteak. Prozesuan 50 beratarrek parte hartzea nahi zen, baina azkenean 35 bat izan dira orain arte Beralandetan egindako bileretan parte hartu dutenak. Berako komertzioaren ahulguneak eta indarguneak zein diren, beratarren erosketa ohiturak eta nolako erosketa eremuak behar edo nahi dituzten aztertzeko biltzen ari dira.

Lehenbiziko bilera urtarrilaren 16an egin zen “Berako merkataritzaren etorkizuna. Zein da hemendik 10 urtera Berako merkataritzarentzat nahi dugun geroa?” izenburupean. Urtarrilaren 23an, “Zein da gaur egungo merkataritzaren egoera? Zein sendotasunak, ahultasunak, erronka nagusienak? Ze inertzia du?” galderei erantzuten saiatu ziren.

Otsailaren 6an, astelehen arratsaldeko 19:30etik 21:30era “Zein dira Berako merkataritzaren lehentasunak? Zein egitasmok behar dute bultzada nagusia?” galderei erantzun eta prozesuaren ondorioak lantzen saiatuko dira. Saio guziak dinamizatzeaz Prometea taldea arduratzen ari da.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza Banca Cívica