ostirala, 2014ko azaroaren 28a

ttipi-ttapa

Leitzan ere 40 entzule inguru elkartu ziren Aurrera Elkartean Leitza ta leitzarrak eta Malerrekako Jituk taldeen saioa entzuteko

Leitzan ere 40 entzule inguru elkartu ziren Aurrera Elkartean Leitza ta leitzarrak eta Malerrekako Jituk taldeen saioa entzuteko

KULTURA

Bardoak 2012ko hirugarren asteburuak amaiera eman dio lehen faseari

Bigarren fasea martxoaren 2tik 18ra luzatuko da, hiru asteburutan

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Nafarroa | 2012-02-20 | 11:42 | Testua: Ttipi-Ttapa

Bost saio izan ditu Nafarroako taldekako txapelketako hirugarren asteburuak eta behin horiek jokatuta amaitu da lehen fasea. Sei taldek lortu dute bigarren faserako sailkatzea: aurreko astetik sailkatuta zegoen Leitzako Leitzaundi taldearekin batera, Oronoz-Malerrekako Erauntsi, Barañaingo Beteranoak, Etxarriko Bilixkorriko, Auritz-Iruñeko Bertze Maldikoak eta Lesakako Rimak Exkaxko.

Ostiralean hiru saio izan zituen Bardoak 2012k, Iruñean, Leitzan eta Lesakan. Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, merendu gozoa dastatu ondotik, etxeko Xirristi-Mirristi eta Malerrekako Erauntsi taldekoak 40 entzuleren aurrean aritu ziren bertsotan. Erauntsik irabazi zuen saioa eta haien bigarren garaipena lortuta, bigarren faserako txartela lortu zuen.

Leitzan ere 40 entzule inguru elkartu ziren Aurrera Elkartean Leitza ta leitzarrak eta Malerrekako Jituk taldeen saioa entzuteko. Etxekoek irabazi zuten saioa, modu horretan D multzoko hiru taldeak berdinduta gelditu ziren, saio bana irabazita. Saio bakoitzean izandako puntuazioa erabakigarria izan zen eta azkenean Barañaingo Beteranoak taldeak lortu zuen multzo horretatik bigarren fasera pasatzea. Aipatu beharra dago bi taldeen arteko bertso saioa amaituta, omenaldi xume eta hunkigarria egin zitzaiola hil berri den Manuel Lasarte bertsolari handiari, haren hainbat bertso abestuz.

Ostiraleko azken saioa Lesakan jokatu zen, eta herriko Rimak Exkaxko eta Araitz-Beteluko Mailope izan zituen protagonista. Afaria eta ondotik bertso saioa izan zen Lesakakoa, 50 bat lagunek segitu zuten bertatik bertara bertsolarien lana. Azkenean, etxekoek eraman zuten saioa eta horrekin batera hurrengo faserako txartela.

Larunbatean Uitzin eta Iruñean izan ziren bi saioek amaiera eman zioten Bardoak 2012ko lehen faseari. Uitzin Larraungo Hautsi eta barratu eta Auritz-Iruñeko Bertze Maldiko taldeetako sei bertsolariak aritu ziren bertsotan. Saio puntuagarria amaituta, Bertze Maldikokoek eraman zuten saioa eta bigarren faserako sailkatu.

Iruñean 50 lagun hurbildu ziren Dizerdit eta Etxarriko Bilixkorrikoren arteko saioaz gozatzera. Afaria izan zen lehenik, eta ondotik bertso saioa. Bilixkorrikok lortu zuen bere bigarren saioa irabaztea, hortaz Sakanako taldea ere bigarren fasean arituko da.

Sei saio bigarren fasean

Bigarren faserako sailkatzea lortu duten sei talde horiek bina saio jokatu beharko dituzte, buelta bikoitzean, bat etxean eta bestea kanpoan. Horrela gelditu dira bigarren faseko saioak: Leitzaundi - Erauntsi; Beteranoak - Bilixkorriko eta Bertze Maldikoak - Rimak Exkaxko.

Bardoak 2012k hurrengo asteburuan atsedenaldia izanen du. Bigarren fasea martxoaren 2tik 18ra luzatuko da, hiru asteburu horietan sei saioak jokatuko dira. Hurrengo egunotan sailkatu diren taldeek adostuko dute beren saioak noiz eta non jokatuko dituzten. Horren gaineko informazio osoa www.bardoak.com aurkituko duzue.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Destakatuak

TTIPI TXARTELA 2014
Telefono Gida 2014
facebook
TWITER
Errepidea
Eguraldia
Youtube
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Koskontako bidea, 07 - 1 | 31770 LESAKA (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Creative Commons-en baimenaTTIPI-TTAPAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletzakoak direla aitortzen baldin baduzu eta baldintza berdinetan egiten baduzu.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza