publizitateaTranstxakain (4500x90 pixel) MugimenduarekinpublizitateaIRATXE (450X90pixel) Mugimedu gabe

osteguna, 2014ko uztailaren 24a

ttipi-ttapa

Peñen Eguna izan zen atzo Lesakan.

Peñen Eguna izan zen atzo Lesakan.

KULTURA

Asteburuko jendetzarik gabe, Haurren Eguna ospatuko dute gaur Lesakan

Bihar bukatuko dira sanferminak

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Lesaka | 2012-07-09 | 10:28

Uztailaren 6an Gernika eta Durangoko bonbardaketen lekuko izan zen Joxe Iturriak botatako txupinazoarekin hasi ziren Lesakako sanferminak. Bezperako ekitaldien ondotik, egun haundia etorri zen, San Fermin Eguna, eta igandean, berriz, peñen eguna. Asteburuko jendetzatik lasaiago, gaur Haurren Eguna izanen da Lesakan eta bihar, azken egunean, bikoteen eguna.

 

Uztailaren 9an Haurren Eguna

Uztailaren 9an, asteleheneko Haurren Egunean ere zenbait berrikuntza izanen dira. 10:30ean Haur eta gurasoen danborrada izanen da Pasai Txarangarekin. 11:30ean Haurrentzako entzierroa izanen da kartoizko zezenekin ikastolatik plazara. 12:00etan Haur animazioa, ‘Gorriti’ren aziendekin, Eltzeta plazan. 12:00etan Betizuak aterako dira Plaza Zaharrean, Pasai txarangaren animazioarekin. 17:00etan Plaza Zaharrean haurrentzako tailerrak izanen dira eta Patxi Perezen emanaldia. 18:00etan Frontoian, profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dira. Arratsaldez Pasai txaranga ibiliko da karriketan. 23:00etatik aurrera Musika Plaza Zaharrean Triki ta ke taldearekin.

 

Uztailaren 10ean, Bikoteen Eguna

Uztailaren 10ean, asteartean, azkenik, Bikoteen Eguna ospatuko da. 10:00etatik 12:00etara Haurrentzako tailerrak izanen dira Koskontako Bideko Plazan. 11:30ean haurrentzako entzierroa kartoizko zezenekin Bittiriako plazara. 11:30ean Zahar Etxeko lorategian Nafarroako Jotak izanen dira, Voces del Ebro taldearekin, San Fermin Elkarteak antolatua. 12:00etan Betizuak, Plaza Zaharrean, Pasai Txarangarekin. 14:00etan Herri bazkaria izanen da Eltzetan. 18:00etan Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak, Voces del Ebro taldearekin. 18:00etan Eskolttikitik Txakainera kalejira Musika Bandarekin. 20:00etan Txakaindik jeitsiera, Zortziko doinuarekin. Arratsaldez eta gauez Musika Plazan Modestorekin eta 03:30ean Jai-Hilak edo Pobre de Mi Pasai Txarangarekin.

 

52.000 euroko aurrekontua

Aurtengo Sanferminen aurrekontua 52.000 eurokoa dela aipatu digu Ainara Flores zinegotziak, «iazkoa baino merkexeagoa». Horri, garbitasunaren 25.000 euroak gehitu behar zaizkio. Besten antolaketan zerbait aipagarria izan bada, aurten batzordearen lana izan da, hilabetero bildu eta proposamenak lantzen eta zehazten aritu baita 15-20 laguneko taldea. Ttikienei arreta berezia jarri die batzorde horrek eta honela, 16 urtetik beheitikoek zezenetan ezin dutela atera kontuan hartuz, kartoizeko zezenekin entzierroak paratu dituzte azkeneko bi egunetan eta barrakatan prezio herrikoiak izanen dira. «Euro terdi kostako da bidai bakoitza eta horretaz gain kartelak eta musika euskaraz izanen dira», erran digu Floresek. Azken egunean herri bazkaria ere antolatu da Eltzeta Plazan eta zenbatsu jende izanen den aurreikuspen bat egiteko, uztailaren 6a izanen da izen emateko azken eguna, Telletxea argazkidendan eta Turismo Bulegoan. Lesakako Udalak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu, denen artean montatu eta norberak eraman beharko du bere bazkaria, denak batera bazkaltzeko. Egitarau ofizialaz gain, bezperan herri gosaria izanen da txoznatan, gazte poteoa ondotik eta “Euskal presoak eta iheslariak etxera!” izenburupean manifestazioa arratsaldean, “Gazta Zati bat” dokumentalaren soinu-bandaren aurkezpena Atxaspin eginen dela ahantzi gabe. San Fermin eguneko bertso saioaren ondotik gazte aldarrikapen poteoa eginen da Elektrotxarangarekin eta uztailaren 9an, parrillada izanen da txoznatan eta triki-bertso-joku-poteoa.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Destakatuak

roll up
TTIPI TXARTELA 2014
Telefono Gida 2013
facebook
TWITER
Errepidea
Eguraldia
Youtube
Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Koskontako bidea, 07 - 1 | 31770 LESAKA (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Creative Commons-en baimenaTTIPI-TTAPAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletzakoak direla aitortzen baldin baduzu eta baldintza berdinetan egiten baduzu.

Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza