publizitateaT. Santesteban (450x90pixel) MUGIMENDUAREKINpublizitateaAntxitonea (450x90pixel) Mugimendu gabe

osteguna, 2012eko otsailaren 23a

ttipi-ttapa

GIZARTEA

Arraiozen eta Areson ere inauteriak ospatzen hasiak dira

Ortziral eta larunbatean eginen dute gazteek etxez etxeko puxka biltzea

Inprimatu Lagun bati bidali Facebook Yahoo Twitter Meneame

Eskualdea | 2012-01-27 | 08:01 | Testua: TTIPI TTAPA

Pixkanaka pixkanaka inauteri giroan murgiltzen ari da eskualdean. Ituren eta Zubietan lehen joare soinuak aditu dira, astelehen eta astearteko egun handien esperoan. Sunbillan ere, igandeko karrozen desfilea baino lehen puxka biltzen ibiliko dira gazteak eta bertze horrenbertze egiten hasi dira Oronozen, Arraiozen eta Areson ere.

Arraiozen, ortziral goizeko gosariaren ondotik, baserrietako eskea eginen dute gazteek eta arratsean afaria. Larunbatean, gosariaren ondotik, herriguneko karriketan barrena ibiliko dira gazteak eta gero afaria eginen dute. Musika, Jaione Elizagoienen eskutik izanen dute.

Areson ere ilbeltzaren 27, 28 eta 29an ospatuko dituzte inauteriak. Iaz, Lagun Artea elkarteak apustu handia egin zuen egitarau herrikoi eta osatu bat antolatuz. Emaitzarekin gustura gelditu ziren eta aurten ere ildo beretik segituko dute.

IDATZI ZURE IRITZIA
Idatzi zure iritzia*:
Izen-abizenak*:
E-posta*:
segurtasun kodea
Segurtasun kodea*:

atzera

Geure buruaz | Pribatasun politika | Kontaktua

TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)

Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57

Diseinua: Ttipi-Ttapa | Garapena: iametza interaktiboa

Laguntzaileak:

CANNafarroako Gobernua Eusko Jaurlaritza