asteartea, 2010eko otsailaren 9a - 511 zbk

Arizkungo Arroki baserria erabat kixkali zuen suak

36 urteko bizilaguna Iruñeko ospitalera eraman behar izan zuten erredurekin

TTIPI TTAPA - Baztan Zbk. 488 - 17/02/2009 [10:59:52]

Arroki baserriko hiru solairuak hondatu zituen suak.

Arroki baserriko hiru solairuak hondatu zituen suak. FOTO: TTIPI TTAPA

PUBLIZITATEA

Arizkungo Arrokia baserria eta 36 urteko bizilagunak erredura ezberdinekin eraman behar izan zuten Iruñeko Ospitalera. Arrokia baserria, Eskiz harrobi inguruan dago, Apaioa auzotik hurbil, Arizkunen, baina bertara ailegatzeko Azpilkuetatik pasatu behar da. Hiru solairu ditu eta, itxura batean, sua hirugarrenean hasi zen, teilatua eta egitura bigarrenera erori zen eta hemendik lehenbizikora. Lehen solairu hori hondakinez betea gelditu zen. Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak baserrira hurbildu zirenerako, ezin izan zuten baserria salbatu. Baserria erabat hondatua gelditu da. Foruzainak, gertakariaren argiketa lanean ari dira orain.

Laguntzaileak:
Nafarroako Gobernuaren logotipoa     Eusko Jaurlaritzaren logotipoa

@ TTIPI-TTAPA - Andutzeta, 12 - Tel.: 948635458 - Faxa: 948635457 - 31760 ETXALAR (Nafarroa)

| Kontaktua | Geure buruaz: | Harpidetu | Pribatasun politika: | Prentsa oharrak | Accesible, s.l.k garatutako web gunea. |